martes, 14 de febrero de 2012

Shibaura house, Sanaa


Programa zehaztu ondoren, hauek eraikin batetara nola eraman pentsatzeari ekin diot.
Aipatu moduan, gure ekintzak gune ireki zein itxi batean burutu daitezkeela iruditu zait puntu interesgarri bat. Hori honela, Sanaa-ren eraikin hau etorri zait burura.


Eraikin honetan oso interesgarria iruditzen zait kanpo eremuak nola lortzen dituen. Eremu itxi zein irekiak elkartzen ditu eraikin bakar batean.

Bestetik, eraikin osoan zehar altura ezberdinak lortzen ditu eta hau ere gure eraikinerako oso interesgarria iruditzen zait. Hau da, ebaketan dimentsio ezberdinetako eremuak izango genituzke. Gure eraikina erabilera anitzez eratua izango denez, dimentsio ezberdin hauek egokiak izango lirateke, ekintza bakoitzak behar ezberdinak baititu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario