Programa ezagutu ondoren, programa bera eta ingurua aztertzeari ekin diot.
Programari dagokionez, erabilera anitzak beregain hartuko dituen eraikina da helburua.
Ekintza hauek burutu ahal izateko, eraikinak zenbait zerbitzu eskaini beharko dizkigu eta baita egokitutako zenbait eremu ere.
Ekintzak aztertu ostean, hauen artean nolabaiteko harremana ala antzekotasuna aurkitu dut.
Ekintza oro kanpoan, gune ireki batean burutu daitezkeen bezala gune estali ala itxi batean ere burutu daitezke. Interesgarria iruditu zait lotura hau eta eraikinak ekintza hauek burutzeko bi aukerak eskaintzea da nire helburuetako bat.
Inguruari dagokionez, Gasteizko alde zaharrean kokatzen da gure hutsunea. Bertan, espazio publikoak nahiko urriak direla iruditzen zait eta gure proiektuak honetarako aukera ematea da nire beste helburu bat.
Beraz, behin bi arlo horiek aztertu ostean, hutsunea bizitu ahal izateko programa batera heldu naiz.
Hiru gune ezberdin hauek elkartzea litzateke,
Lehenik eta behin kaleari jarraiki izango den eta espazio publiko estali moduan erabiliko den eremua. Espazio publiko funtzioa izateaz gain, gure ekintzak burutzeko gune irekia ere izango litzateke.
Bigarrengoa, espazio isolatua litzateke. Espazio honetan gure ekintzak burutuko lirateke eremu isolatu batean. Eremua hau osoa litzateke eta espazio tamaina ezberdinetara egokitzeko aukera izan beharko luke. Ekintza guztiek ez baitute espazio bera beharko.
Landu nahi ditudan hiru arloak jakin ostean,
Le Corbusierren Hospitalala etorri zait gogora.
Bertan bi mailak patio bidez komunikatzen ditu eta modu honetara argiztapena ere eskuratzen du azalera osoan zehar.
Aldo Van Eyck-ek ere badu arlo ezberdinetako mailak gainjartzen dituen proiektu bat ere. Orfanato bat da.
Modu interesgarria iruditzen zait, oin ezberdinak gainjarriz eta patio bidez komunikazioak ahalbidetuz nire proiektua osatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario