Ekintza anitzez osaturiko eraikina dela jakinik eta ekintza
orok espazio jakin bat beharko duela kontuan izanda, eremu ezberdinez osatzen
den eraikin bat iruditu zait egokiena.
Hori honela, ebaketan ikusten den moduan, altuera zein
azalera ezberdineko guneak sortu ditut. Ekintza bakoitza ez dut zehaztu non
burutuko litzateken, hau librea izatea dela egokiena iruditzen zait. Hala eta
guztiz ere, adibide modura kokatu ditut ekintzetariko batzuk.
Altuera zein azalera ezberdinetako guneak sortzeaz gain,
eremu itxi - irekiak sortzen saiatu naiz. Eraikina honela, espazio itxi zein
irekien arteko bateratzea litzateke.
Solairuak igogailu bidez komunikatzeaz gain, leku zein gune
ezberdinak komunikatuko dituen eskailerek ere osatzen dute. Eskailera hauek
gune itxi zein irekietatik daude eginak, espazio ezberdinak komunikatuz.
Luzera osoa okupatzen duten kaxa moduko batzuk jarri ditut
bestetik. Hauek, lekuan lekuko instalazioetara egokituko lirateke. Hala nola
argiztapena, zuhaitzen lurra, berogailua, aireztapena... komunak beheko
solairuan geratuko lirateke, honela gainerako solairuen artean jarraitasun bat
lortzen da, guztia gune irekia izanik.
Zuhaitzek gune ezberdinen arteko nolabaiteko harremana
bultzatzen dute. Hau da, zuhaitzak dauden gunetik ondorengo zuhaitzdun gunea
ikusteko aukera egongo da. Honela guneka euren artean komunikatuz.
Eraikina kutxileria kalera berez dena baina txikiagoa ageri
da. Hau da, kalera ematen duena baina handiagoa da baina altuera hau
atzealdetik hartuko du. Honela eraikina kutxileria kalean modu egoki batean
integratzea lortzen da.
Eraikinera sarrera bi gunetatik emango da; bai kutxilleria
kaletik eta baita patio aldeko kaletik ere.
behe solairuko oina
lehen solairuko oina
bigarren solairuko oina
hirugarren solairuko oina
laugarren solairuko oina
bostgarren solairuko oina
seigarren solairuko oina
zazpigarren solairuko oina
ebaketa orokorra
ebaketa orokorra
kutxilleria kaleko fatxada
barneko patioko fatxada
No hay comentarios:
Publicar un comentario