Kokapenari dagokionez, kutxilerria kalea eta barne patio baten artean kokatzen da eraikina. Eraikin publikoa izanik, kalearekin ahalik eta harreman egokiena izatea interesgarria da.
Hori honela, barne patioarekin harremana gauzatu dut eta kutxilleria kalearekiko ere panel mugikorrez guztiz ireki daitekeen fatxada mugikorra planteatu dut.
Honela, eraikinak kalearekin bat egingo du inolako oztoporik izan gabe.
Harreman hau gune irekien itxitura guztietan errepikatuko da. Honela, gune itxiek irekietara irekitzeko aukera izango dute, guzti hau bat eginez eta eremu oso bat sortuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario