Eraikinari dagokionez, ireki - itxi bolumenez osatzen da eraikina.
Eraikinak, barne zein kanpo eremuak izango ditu. Honela, ekintza orok gune ireki zein itxietan burutzeko aukera izango dute.
Gune ezberdin guzti hauek igogailu zein eskaileraz komunikatuak egongo dira. Eskailera hauek leku ezberdinak komunikatuko dituzte, gune ezberdinak lortuz.
Gune irekiei dagokienez, alderik alderiko kaja modukoak izango ditu. Kaja hauek, instalazioak eramateaz gain, hau da, argiztapena, aireztapena... grada moduan, barandila moduan zein eszenatoki moduan erabiltzeko aukera emango ditu. Zuhaitzen mazetak ere izango dira, zuhaitz hauek pantaila moduan egingo dutelarik.
Helburua ahalik eta gune ezberdin gehien lortzea da, ekintza bakoitza bere beharretara egokitu ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario