lunes, 27 de febrero de 2012
Eraikina barrualdetik, bolumen ezberdineko gunez
Eraikinaren barrualdeari dagokionez, bolumen ezberdinez osatua egongo da.
Hau da, eraikina altuera zein azalera ezberdinez osatzen da.
Horrez gain, gune ireki zein itxiz ere osatuko da.
Gune bakoitzak izango duen argiztapena ere ezberdina izango da, duen kokapena zein altueraren araberakoa izango da.
Beraz, barrualdeari dagokionez, eraikina erabilera anitzetara egokitzeko gune ezberdinez osatzen da. Ekintza bakoitzak bere beharretara egokituko den gune jakin eta zehatz bat izango du.
Modu honetan, eraikinean ekintza asko burutu ahal izango dira, bakoitza gune jakin ala bere beharretara egokituz.
![]() |
ekintza oro bere beharretara egokitu ahal izateko gune ezberdinak
Eraikinari dagokionez, ireki - itxi bolumenez osatzen da eraikina.
Eraikinak, barne zein kanpo eremuak izango ditu. Honela, ekintza orok gune ireki zein itxietan burutzeko aukera izango dute.
Gune ezberdin guzti hauek igogailu zein eskaileraz komunikatuak egongo dira. Eskailera hauek leku ezberdinak komunikatuko dituzte, gune ezberdinak lortuz.
Gune irekiei dagokienez, alderik alderiko kaja modukoak izango ditu. Kaja hauek, instalazioak eramateaz gain, hau da, argiztapena, aireztapena... grada moduan, barandila moduan zein eszenatoki moduan erabiltzeko aukera emango ditu. Zuhaitzen mazetak ere izango dira, zuhaitz hauek pantaila moduan egingo dutelarik.
Helburua ahalik eta gune ezberdin gehien lortzea da, ekintza bakoitza bere beharretara egokitu ahal izateko.
kokapen maketa, inguruarekiko harremana
Kokapenari dagokionez, kutxilerria kalea eta barne patio baten artean kokatzen da eraikina. Eraikin publikoa izanik, kalearekin ahalik eta harreman egokiena izatea interesgarria da.
Hori honela, barne patioarekin harremana gauzatu dut eta kutxilleria kalearekiko ere panel mugikorrez guztiz ireki daitekeen fatxada mugikorra planteatu dut.
Honela, eraikinak kalearekin bat egingo du inolako oztoporik izan gabe.
Harreman hau gune irekien itxitura guztietan errepikatuko da. Honela, gune itxiek irekietara irekitzeko aukera izango dute, guzti hau bat eginez eta eremu oso bat sortuz.
erabilera anitza - eremu ezberdinen aniztasuna
Ekintza anitzez osaturiko eraikina dela jakinik eta ekintza
orok espazio jakin bat beharko duela kontuan izanda, eremu ezberdinez osatzen
den eraikin bat iruditu zait egokiena.
Hori honela, ebaketan ikusten den moduan, altuera zein
azalera ezberdineko guneak sortu ditut. Ekintza bakoitza ez dut zehaztu non
burutuko litzateken, hau librea izatea dela egokiena iruditzen zait. Hala eta
guztiz ere, adibide modura kokatu ditut ekintzetariko batzuk.
Altuera zein azalera ezberdinetako guneak sortzeaz gain,
eremu itxi - irekiak sortzen saiatu naiz. Eraikina honela, espazio itxi zein
irekien arteko bateratzea litzateke.
Solairuak igogailu bidez komunikatzeaz gain, leku zein gune
ezberdinak komunikatuko dituen eskailerek ere osatzen dute. Eskailera hauek
gune itxi zein irekietatik daude eginak, espazio ezberdinak komunikatuz.
Luzera osoa okupatzen duten kaxa moduko batzuk jarri ditut
bestetik. Hauek, lekuan lekuko instalazioetara egokituko lirateke. Hala nola
argiztapena, zuhaitzen lurra, berogailua, aireztapena... komunak beheko
solairuan geratuko lirateke, honela gainerako solairuen artean jarraitasun bat
lortzen da, guztia gune irekia izanik.
Zuhaitzek gune ezberdinen arteko nolabaiteko harremana
bultzatzen dute. Hau da, zuhaitzak dauden gunetik ondorengo zuhaitzdun gunea
ikusteko aukera egongo da. Honela guneka euren artean komunikatuz.
Eraikina kutxileria kalera berez dena baina txikiagoa ageri
da. Hau da, kalera ematen duena baina handiagoa da baina altuera hau
atzealdetik hartuko du. Honela eraikina kutxileria kalean modu egoki batean
integratzea lortzen da.
Eraikinera sarrera bi gunetatik emango da; bai kutxilleria
kaletik eta baita patio aldeko kaletik ere.
behe solairuko oina
lehen solairuko oina
bigarren solairuko oina
hirugarren solairuko oina
laugarren solairuko oina
bostgarren solairuko oina
seigarren solairuko oina
zazpigarren solairuko oina
ebaketa orokorra
ebaketa orokorra
kutxilleria kaleko fatxada
barneko patioko fatxada
martes, 14 de febrero de 2012
Shibaura house, Sanaa
Programa zehaztu ondoren, hauek eraikin batetara nola eraman pentsatzeari ekin diot.
Aipatu moduan, gure ekintzak gune ireki zein itxi batean burutu daitezkeela iruditu zait puntu interesgarri bat. Hori honela, Sanaa-ren eraikin hau etorri zait burura.
Eraikin honetan oso interesgarria iruditzen zait kanpo eremuak nola lortzen dituen. Eremu itxi zein irekiak elkartzen ditu eraikin bakar batean.
Bestetik, eraikin osoan zehar altura ezberdinak lortzen ditu eta hau ere gure eraikinerako oso interesgarria iruditzen zait. Hau da, ebaketan dimentsio ezberdinetako eremuak izango genituzke. Gure eraikina erabilera anitzez eratua izango denez, dimentsio ezberdin hauek egokiak izango lirateke, ekintza bakoitzak behar ezberdinak baititu.
lunes, 13 de febrero de 2012
hutsunea bizituz, lehen urratsak
Programa ezagutu ondoren, programa bera eta ingurua aztertzeari ekin diot.
Programari dagokionez, erabilera anitzak beregain hartuko dituen eraikina da helburua.
Ekintza hauek burutu ahal izateko, eraikinak zenbait zerbitzu eskaini beharko dizkigu eta baita egokitutako zenbait eremu ere.
Ekintzak aztertu ostean, hauen artean nolabaiteko harremana ala antzekotasuna aurkitu dut.
Ekintza oro kanpoan, gune ireki batean burutu daitezkeen bezala gune estali ala itxi batean ere burutu daitezke. Interesgarria iruditu zait lotura hau eta eraikinak ekintza hauek burutzeko bi aukerak eskaintzea da nire helburuetako bat.
Inguruari dagokionez, Gasteizko alde zaharrean kokatzen da gure hutsunea. Bertan, espazio publikoak nahiko urriak direla iruditzen zait eta gure proiektuak honetarako aukera ematea da nire beste helburu bat.
Beraz, behin bi arlo horiek aztertu ostean, hutsunea bizitu ahal izateko programa batera heldu naiz.
Hiru gune ezberdin hauek elkartzea litzateke,
Lehenik eta behin kaleari jarraiki izango den eta espazio publiko estali moduan erabiliko den eremua. Espazio publiko funtzioa izateaz gain, gure ekintzak burutzeko gune irekia ere izango litzateke.
Bigarrengoa, espazio isolatua litzateke. Espazio honetan gure ekintzak burutuko lirateke eremu isolatu batean. Eremua hau osoa litzateke eta espazio tamaina ezberdinetara egokitzeko aukera izan beharko luke. Ekintza guztiek ez baitute espazio bera beharko.
Landu nahi ditudan hiru arloak jakin ostean,
Le Corbusierren Hospitalala etorri zait gogora.
Bertan bi mailak patio bidez komunikatzen ditu eta modu honetara argiztapena ere eskuratzen du azalera osoan zehar.
Aldo Van Eyck-ek ere badu arlo ezberdinetako mailak gainjartzen dituen proiektu bat ere. Orfanato bat da.
Modu interesgarria iruditzen zait, oin ezberdinak gainjarriz eta patio bidez komunikazioak ahalbidetuz nire proiektua osatzeko.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)