Lehen aipatu moduan blogarekin arazoak eduki ditut, ez duk irtenbiderik topatu irudiak igo ahal izateko eta hori dela eta adostu moduan korreoz bidaliko dizkizuet.
lunes, 25 de junio de 2012
lunes, 14 de mayo de 2012
lunes, 30 de abril de 2012
martes, 24 de abril de 2012
Ibilbideak lotuz, bateratuz
Behin
ibilbideak finkatu ostean hauek burutzeari ekin diogu. Ibilbide guztiak
bete ahal izateko moduko banaketa bat antolatu nahi izan dugu.
Kokapenari dagokionez, lur azpira joango den bide bat kokatu
dugu, garajetarako sarbide izango dena. Kale honetatik kotxeek pasatzeko aukera
zutenez ez dugu honi dagokion aldaketarik egin beharrik izan.
Bestetik gune eraikinaren 3 arlo nagusiak orientazio zuzen
baten bidez kokatu nahi izan ditugu. Hori kontuan izanik, zerbitzuak
iparraldean kokatu ditugu, sarrera nagusiaren bestaldean. Hezkuntza zein
erakusketa espazio hutsera irekiak egongo lirateke eta hegoaldera irekiak.
Garaje hau langile zein bisitarientzat izango da baina baita
karga-deskargak egingo dituen kamioiarentzat ere. Karga eta deskarga hauek
onartuko dituen idazkaritza moduko harrera bat egongo da bertan eta kamioitik
biltegietara sarbide zuzena egongo da.
Biltegi ezberdinak bereizi nahi izan ditugu;
- haragia
-arraina
-janari gordinak
-edarientzat
Bestetik garajeraino iritsiko diren montante batzuk ditugu.
Hauek ere bereizi egin nahi izango ditugu;
-basura jeitsiko duen montantea
-egin gabeko janaria garraiatuko duena
-egindako janaria garraiatuko duena
Garajeko gela hau zerbitzarien gunea izango da. Bertan beraz
zerbitzariak, langileak ibiliko dira.
Bertan aldagelak izango dituzte.
Behe solairuan, pintxo pote-aren beste puntu bat izango den
taberna eta janari azkar zein buffeta kokatu ditugu. Hauek kanpora irekitzeko
aukera izango luketelarik. Bestetik, informazioa izango den idazkari edo
harrera gunea ere kokatu dugu. Gune huts bat planteatu dugu komunikazio
bertikalen inguruan. Honek, gela ezberdin guztietara hegoaldeko argiztapena iristea
ahalbidetuko du eta baita espazio hutsarekin nolabaiteko harremana izatea ere.
Hezkuntzari dagokionez ere, harrera moduko bat ezarri dugu
idazkaritza izango dena.
Hezkuntzarekin jarraituz, ikasketetarako gelak kokatzen dira
lehen solairuan. Hauek, ikasleen tailerrekin izango du harremana.
Erakusketa gunearen lehen solairuan aldiz, lehiaketetarako sukaldea
kokatzen da. Bisitariek, hau ikusi ahal izateko aukera izango dute.
Lehiaketetarako
tailerrak harreman zuzena du auditorioarekin. Auditorioa hitzaldiak emateaz
gain, gastronomia erakusketa zein hezkuntza ere izango baita. Hori dela
eta, lehiaketetarako egin diren ekintza profesional hauek ikusi zein ikasteko
aukera izango dugu bertan. Hori burutu ahal izateko, auditorioak behekaldean
mugikorra den "eszenatokia" izango du; hitzaldiak emateko bideratua
ala sukaldari erakusketa zein ikasketak emateko bideratua.
Bigarren solairuan, erakusketak eta hezkuntzak bat egingo
dute. Hauek harremanean izango baitute bai auditorioa, bai tailerra eta baita
erakusketa ere. Hori dela eta guztia bat egiten da. Bertan kokatzen da bisitari
ala jendearentzat irekia izango den auditoriora sarrera. Sarrera hau noski,
ikasle zein bisitarientzat izango da. Auditorioaren albo batean erakusketa
izango dugu, zeinbat argazki, lan, zeinbat produktu... erakutsi ahal izateko
eta bestaldean berriz tailerra izango dugu, hezkuntza zein erakusketarekin
harreman zuzena izanik. Solairu hontan kokatzen dira bestetik, bai jatetxearen
tailerra eta baita dastatze gela ere. Beheko kotan kokatzen den lehiaketa
tailerra komunikatua egongo da dastatze gelarekin. Jatetxearen tailerrak
erakusketa gune horretara irekitzeko aukera izango du, zeinbat produktu
dastatzeko aukera emanez eta bestetik dastatze gelak ere bertara irekitzeko
aukera izango du, bisitariei erakusteko ekintza hau nola burutu daitekeen.
Azken solairuan, hiri guztira bistak izango dituen jatetxea
kokatzen da, gastronomiarekin harreman zuzena duena. Hezkuntzaren zein
erakusketaren adarretik terraza moduko azken solairu honetara iristeko aukera
egongo da. Erakusketa adarreraren azken puntuan kokatzen da jatetxea, hau baita
bukaera emango dion eta bisitaria bertan geldiaraztea egingo duen puntu
garrantzitsua. Bestetik terraza hau espazio huts irekia izango da, zeinbat
erabilera ezberdin har ditzakeen gunea. Erakusketa izaera har dezake, jatetxe
izaera, merkatu izaera...
viernes, 20 de abril de 2012
Gastronomian murgilduz
Aurreko astekoarekin jarraituz, Gasteizko
gastronomia bultzatzen dituzten ekintzak lantzeari ekin diogu. Horretarako gaur
egun oso famatu egiten ari diren pintxo-pote rutak gure inguruan topatu ditugu.
Gure eraikina pintxo pote rutaren barne bi modutara sartzea erabaki dugu.
Lehena pintxo pote rutaren tarteko beste geldiune gisa; eta bigarrena, rutari
amaiera emateko gune gisa, non bertan geratzera bultzatuko den, bestelako
erabilerak gauzatzeko.
Pintxo-potearen
erabilera ez da gure eraikinak asetuko duen bakarra. Gure eraikinak,
gastronomian inguruan azaldu daitezkeen erabilera guztiak barneratzea nahi
dugu. Erabilera hauek, hezkuntza bidez, trebaketa bidez eta erakusketa bidez
gauzatuko dira, lehengo astean eskematikoki azaldu genuen bezalaxe.
Horretarako, suertatzea daitezkeen ibilbide mota ezberdinak planteatu ditugu.
Gerora eraikinean ibilbide guzti hauek txertatzea izango delarik gure
helburu.
Aipatu
beharra dago, azken ibilbidearen garrantzia. Lehenengo seiak, bisitariak gauzatuko
duten ibilbide mota ezberdinak dira. Azkena berriz, langileei dagokien
ibilbidea da, eta jakinik gastronomia inguruan ari garela, ezinbestekotzat
jotzen dugu, ibilbide ezkutuak jartzea, nahiz eta erabilera batzuetarako
langileak nonahi ibili ahalko diren.
Ibilbideak,
erabiltzaileak, gune edo espazio ezberdinak eta erabilerak behin banan banan
aztertu ondoren, denen arteko bateratasun bat lortzen saiatu gara. Horretarako,
espazioak non kokatu pentsatzen aritu gara, nahi ditugun ibilbideak gauzatu
ahal izateko eta nahi ditugun erabiltzaileak zein erabilerak bertan eman ahal
izateko.
Horretarako
eraikinak hiru ardatz nagusi izango ditu:
1.
Langile edo zerbitzuen ardatza.
2.
Ikasleen edo hezkuntzaren ardatza.
3.
Bisitarien ardatza.
Hiru
ardatzetatik sarrerak egongo lirateke, baina bisitarien ardatzean kokatuko zen
sarrera nagusia. Hiru ardatz hauek bateratzeko osagaiak izango genituzke. Hauek
gune gorenean kokatuko lirateke, garrantziaren arabera altura ezberdinak
izanik. Alturan kokatzearen arrazoia, hiriaren ikuspuntu panoramikoa izan da.
Hau da, bertatik hiri osoa ikusi ahalko da.
Bestaldetik,
zentru gastronomiko berri honen programa zehazten saiatu gara, azalera
horientatibo batzuk ezartzen.
Bukatzeko, eskema guztien garapena lekura eraman dugu, hasierako ideiak ezarriz.
Nahiz eta
ideia definitiboa ez izan, eskematikoki adierazitako lotura zein ardatz guztiak
bereganatzen saiatu gara. Hurrengo bi argazkietan ikusi daitekeen bezala.
miércoles, 4 de abril de 2012
Gastronomia Suspertuz
Kokapena eta nolabaiteko herri giro zein mugimendua sortu nahi izan dugu eta gure nahia kultura aldetik bideratzea izan da. Kultura oso zabala izanik inguruko ekipamenduak aztertu ditugu, hauek eskeiniko dizkigutenak kontuan izanik. Gasteiz eta inguruko ekipamenduak aztertu ondoren, zentru gastronomikorik ez dago inguruan, eta bide hontatik bideratu dugu gure ekipamendua.
Erabiltzaileei dagokienez, herritarrei zein bisitariei bideratuta egongo litzateke. Turistei dagokienez, Gasteiz eta bertako kultura, kasu honetan gastronomia, ezagutzea litzateke helburua. Gasteizko alde zaharra gune turistikoa izanik, modu hontan turisten Gasteiz ingurua, bertako landa lurrak ezagutzeko aukera izango lukete. Herritarrek modu honetan, gastronomia landuko dutenak izango dira.
Beraz, hezkuntza, trebatu eta eraskusketa izango dira eraikinak bere baitan hartuko dituen puntuak. Gastronomia ezagutu, ikasi, praktikan jarri... gastronomia suspertzeko gunea izango da beraz. Modu honetan, Gasteiz inguruko landa lurretako herrixkek ere izango dute ohiartzuna eta hauen berri jakiteko eta hauek ezagutzeko ere balioko du.
Programari dagokionean, lehen aipaturiko hiru puntuak asetu ahal izateko programa eskeintzen dugu. Hezkuntza burutu ahal izateko gela ala lokala; trebatu ahal izateko tailerrak eta hau erakusgai jarri ahal izateko aldiz jatetxea zein auditorio txiki bat. Hauek batuko dituen gune garrantzitsua espaizo hutsa izango da. Bertan, gastronomiaren hiru puntuak batuko dira eta merkatua, erakusketa... buru ahal izango dira bertan.
Gastronomiaren programa zehaztu ondoren lekura hurbildu gara. Bertan, fluxua aztertu dugu sarrera nagusienak azpimarratuz. Gune zentrala izango den espazio hutsa kanpo zein barruan finkatu nahi izan dugu eta lehen aipaturiko hiru puntuek honekin harreman zuzena izatea da hurrengo helburua.
Guzti hauek, lekuarekiko lehen hurbilketa batetik atera ditugun ondorioak izan dira. Hau noski garatu egin beharko litzateke lekuari erantzun hobe bat emanez eta gure programaren arlo ezberdinen arteko harremanak guztiarekin zentzu bat izanez.
jueves, 29 de marzo de 2012
martes, 20 de marzo de 2012
KULTURA SUSPERTUZ
Programa eta Kokapena aztertu ostean, ondorio batzutara heldu gara.
Gasteizko alde zaharrean kokatzen da gure proiektua. Kokapenari dagokionez beraz, mugimendu askoko gunea da. Bestetik, turismoari dagokionez ere puntu garrantzitsu bat da hirian.
Alde zaharra gune historiko izanik, ekintza kulturalak burutu ahal izateko gune interesgarria dela iruitzen zaigu.
Hau da, herritarrek beren ekimenak egiteko gune aproposa dela iruditzen zaigu, (dantza, antzekia, kirola, abesbatza... esaterako).
Bestalde, turisten bisitagune izanik, kulturaren adierazle izateko gune interesgarria dela ere iruditzen zaigu. Hau da, hiria ezagutzeaz gain bertako kultura ere ezagutzea.
Gure proiektua bi alderdietara bideratu nahi izan dugu;
1- HERRI EKIMENEI, HERRITARREI. Hauek beren ekintzak, ekitaldiak burutuko lituzketen lekua litzateke. KULTURA BILGUNE litzateke, hau alor zabal bat izanik.
2- KULTURA ERAKUSLE, KANPOTARREI.
Hemen oso interesgarria iruditzen zaigu lehenengo proiektuarekin izan dezakeen lotura.
Hau da, kanpotarrek Gasteiz ezagutzeaz gain, Gasteizen ingurua ere ezagutzeak interesa duela iruditzen zaigu. Gasteiz inguruko herrixkak, lurrak, ohiturak... nolakoak diren.
Gasteizko alde zaharrean egonik, puntu egokia dela iruditzen zaigu hau aurrera eraman ahal izateko.
Beraz gune eraikina, bi alderdi hauek lotuz kulturara lotua egongo litzateke.
Programari dagokionez, kultura erakusle zein kultura suspertzaile izango diren gune batzuk proposatzen ditugu; alor hauek indartzeko asmoz.
Hezkuntza, Ikus - entzun gunea, Kirola, Salerosketa eta Herri ekimenak.
Alor hauek indartu nahian progama honako hau litzateke;
Erabilera anitzerako espazioa,
hau gune ireki zein itxi batean burutzeak interesa luke. Hau da, ekintza oro espazio publikora zabaltzeak gure eraikinari indarra emango liokela iruditzen zaigu, jendea erakarriz eta espazio publikoak eraikinarekin bat eginez. Erabilera anitzeko gune hau, gune itxian auditorio izan liteke.
Merkatua ere puntu garrantzitsu zein indartsu izan daitekeela iruditzen zaigu kultura suspertze aldera. Honek, inguruko herrixka zein lurrekin nolabaiteko lotura suspertuko luke eta hau ezagutzera eramango ditu kanpotarrak. Honela, Gasteiz eta honen inguruko kultura ezagutuaz.
Erakusketa gunea ere interesgarria da, kultura hezkuntza moduan zein herri ekimen erakusle moduan. Beraz, gune hau ere potentea litzateke eraikinean.
Liburutegia ere kulturarekin guztiz harremanean dagoela iruditzen zaigu. Honek hezkuntzarekin lotura handia izanik.
Ikastaroak emateko lokal, alor asko lotu ditzakeen ikastaroak eman ditzakeela iruditzen zaigu. Kultura suspertuko duten ikastaro asko eman daitezke bertan. Lokal hauek, hezkuntza zein kirola lotu ditzateke eta jendea bertaratzeko bultzatu lukete.
Azkenik kirola ere kultura moduan har daitekeela iruditzen zaigu. Hau erabilera anitzeko gunean egin daiteke, gune ireki zein itxian eta baita pistian ( gune hezean ere).
martes, 13 de marzo de 2012
LAS CIUDADES OCULTAS 1
Se cuentan por centésima vez la historia de Encarnacion.
Los lugares se han
mezclado. Al observar viejas tarjetas postales que la
representan como era, ella está en todas
partes. El Prado de la Salvia Baja posee los ángulos de las calles dando a Encarnacion
la exclusiva imagen de ciudad humana.
Los pies colgantes del usurpador recorren majestuosamente sus calles para colarse por
la ventana de la fábrica de redes de pescar. Su mente se niega a aceptar
otras fisonomías, otras expresiones: en todas las caras nuevas que encuentra,
imprime los viejos calcos, para cada una encuentra la máscara que más se
adapta.
Las cabras tintineantes suben
los peldaños
de sus calles en escalera y atraviesan la misma plaza idéntica, convertida en metrópoli, con una gallina
ahorcada en el lugar de la estación de ómnibus. Sin saber distinguirla de otras.
Es señal de que el más allá no es feliz. De que todo
hubiese permanecido igual. Hasta los nombres de los habitantes permanecen
iguales.
Pero no está hecha de esto la ciudad. Son solo acontecimientos
de su pasado. Invasiones recurrentes la afigieron. Especies inconciliables sucumbieron
y se extinguieron como en un gran cementerio del reino animal.
Quizá yo también me pareceria a cada uno de ellos, a
alguien que había muerto. Que se ha ido
sin decir nada. Llega
a un momento de la vida en que de la gente que ha conocido son más los muertos
que los vivos.
Tal
vez Encarnacion es la ciudad a la que se llega al morir y
donde cada uno encuentra las personas que ha conocido. Es señal de que estoy
muerto también yo.
Los tres viejos que sentados...
lunes, 27 de febrero de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)