Behin
ibilbideak finkatu ostean hauek burutzeari ekin diogu. Ibilbide guztiak
bete ahal izateko moduko banaketa bat antolatu nahi izan dugu.
Kokapenari dagokionez, lur azpira joango den bide bat kokatu
dugu, garajetarako sarbide izango dena. Kale honetatik kotxeek pasatzeko aukera
zutenez ez dugu honi dagokion aldaketarik egin beharrik izan.
Bestetik gune eraikinaren 3 arlo nagusiak orientazio zuzen
baten bidez kokatu nahi izan ditugu. Hori kontuan izanik, zerbitzuak
iparraldean kokatu ditugu, sarrera nagusiaren bestaldean. Hezkuntza zein
erakusketa espazio hutsera irekiak egongo lirateke eta hegoaldera irekiak.
Garaje hau langile zein bisitarientzat izango da baina baita
karga-deskargak egingo dituen kamioiarentzat ere. Karga eta deskarga hauek
onartuko dituen idazkaritza moduko harrera bat egongo da bertan eta kamioitik
biltegietara sarbide zuzena egongo da.
Biltegi ezberdinak bereizi nahi izan ditugu;
- haragia
-arraina
-janari gordinak
-edarientzat
Bestetik garajeraino iritsiko diren montante batzuk ditugu.
Hauek ere bereizi egin nahi izango ditugu;
-basura jeitsiko duen montantea
-egin gabeko janaria garraiatuko duena
-egindako janaria garraiatuko duena
Garajeko gela hau zerbitzarien gunea izango da. Bertan beraz
zerbitzariak, langileak ibiliko dira.
Bertan aldagelak izango dituzte.
Behe solairuan, pintxo pote-aren beste puntu bat izango den
taberna eta janari azkar zein buffeta kokatu ditugu. Hauek kanpora irekitzeko
aukera izango luketelarik. Bestetik, informazioa izango den idazkari edo
harrera gunea ere kokatu dugu. Gune huts bat planteatu dugu komunikazio
bertikalen inguruan. Honek, gela ezberdin guztietara hegoaldeko argiztapena iristea
ahalbidetuko du eta baita espazio hutsarekin nolabaiteko harremana izatea ere.
Hezkuntzari dagokionez ere, harrera moduko bat ezarri dugu
idazkaritza izango dena.
Hezkuntzarekin jarraituz, ikasketetarako gelak kokatzen dira
lehen solairuan. Hauek, ikasleen tailerrekin izango du harremana.
Erakusketa gunearen lehen solairuan aldiz, lehiaketetarako sukaldea
kokatzen da. Bisitariek, hau ikusi ahal izateko aukera izango dute.
Lehiaketetarako
tailerrak harreman zuzena du auditorioarekin. Auditorioa hitzaldiak emateaz
gain, gastronomia erakusketa zein hezkuntza ere izango baita. Hori dela
eta, lehiaketetarako egin diren ekintza profesional hauek ikusi zein ikasteko
aukera izango dugu bertan. Hori burutu ahal izateko, auditorioak behekaldean
mugikorra den "eszenatokia" izango du; hitzaldiak emateko bideratua
ala sukaldari erakusketa zein ikasketak emateko bideratua.
Bigarren solairuan, erakusketak eta hezkuntzak bat egingo
dute. Hauek harremanean izango baitute bai auditorioa, bai tailerra eta baita
erakusketa ere. Hori dela eta guztia bat egiten da. Bertan kokatzen da bisitari
ala jendearentzat irekia izango den auditoriora sarrera. Sarrera hau noski,
ikasle zein bisitarientzat izango da. Auditorioaren albo batean erakusketa
izango dugu, zeinbat argazki, lan, zeinbat produktu... erakutsi ahal izateko
eta bestaldean berriz tailerra izango dugu, hezkuntza zein erakusketarekin
harreman zuzena izanik. Solairu hontan kokatzen dira bestetik, bai jatetxearen
tailerra eta baita dastatze gela ere. Beheko kotan kokatzen den lehiaketa
tailerra komunikatua egongo da dastatze gelarekin. Jatetxearen tailerrak
erakusketa gune horretara irekitzeko aukera izango du, zeinbat produktu
dastatzeko aukera emanez eta bestetik dastatze gelak ere bertara irekitzeko
aukera izango du, bisitariei erakusteko ekintza hau nola burutu daitekeen.
Azken solairuan, hiri guztira bistak izango dituen jatetxea
kokatzen da, gastronomiarekin harreman zuzena duena. Hezkuntzaren zein
erakusketaren adarretik terraza moduko azken solairu honetara iristeko aukera
egongo da. Erakusketa adarreraren azken puntuan kokatzen da jatetxea, hau baita
bukaera emango dion eta bisitaria bertan geldiaraztea egingo duen puntu
garrantzitsua. Bestetik terraza hau espazio huts irekia izango da, zeinbat
erabilera ezberdin har ditzakeen gunea. Erakusketa izaera har dezake, jatetxe
izaera, merkatu izaera...
Eraikinaren programa 3 gorputzetan banatzen duzuela ematen du, baina horietatik bi biltzen dituzue baina banatzeko nahiarekin. Egoera hau argitzea beharrezkoa izango da. 3 ibilbide nagusi sortu nahi dira eta 2.oinplantan denak nahastea? horrek interesa izan dezake, 2.oinaren antolamendua klabea izanik. komunikazio nukleoen kokapenak birplanteamendua behar du banaketa funtzionalagoan izateko eta batez ere gorputzen edo ibilbideen arteko loturak ahalbidetzeko. honela ideia arkitektoniko bati lotuko litzaioke ibilbidearen nahiak...
ResponderEliminar