Kokapena eta nolabaiteko herri giro zein mugimendua sortu nahi izan dugu eta gure nahia kultura aldetik bideratzea izan da. Kultura oso zabala izanik inguruko ekipamenduak aztertu ditugu, hauek eskeiniko dizkigutenak kontuan izanik. Gasteiz eta inguruko ekipamenduak aztertu ondoren, zentru gastronomikorik ez dago inguruan, eta bide hontatik bideratu dugu gure ekipamendua.
Erabiltzaileei dagokienez, herritarrei zein bisitariei bideratuta egongo litzateke. Turistei dagokienez, Gasteiz eta bertako kultura, kasu honetan gastronomia, ezagutzea litzateke helburua. Gasteizko alde zaharra gune turistikoa izanik, modu hontan turisten Gasteiz ingurua, bertako landa lurrak ezagutzeko aukera izango lukete. Herritarrek modu honetan, gastronomia landuko dutenak izango dira.
Beraz, hezkuntza, trebatu eta eraskusketa izango dira eraikinak bere baitan hartuko dituen puntuak. Gastronomia ezagutu, ikasi, praktikan jarri... gastronomia suspertzeko gunea izango da beraz. Modu honetan, Gasteiz inguruko landa lurretako herrixkek ere izango dute ohiartzuna eta hauen berri jakiteko eta hauek ezagutzeko ere balioko du.
Programari dagokionean, lehen aipaturiko hiru puntuak asetu ahal izateko programa eskeintzen dugu. Hezkuntza burutu ahal izateko gela ala lokala; trebatu ahal izateko tailerrak eta hau erakusgai jarri ahal izateko aldiz jatetxea zein auditorio txiki bat. Hauek batuko dituen gune garrantzitsua espaizo hutsa izango da. Bertan, gastronomiaren hiru puntuak batuko dira eta merkatua, erakusketa... buru ahal izango dira bertan.
Gastronomiaren programa zehaztu ondoren lekura hurbildu gara. Bertan, fluxua aztertu dugu sarrera nagusienak azpimarratuz. Gune zentrala izango den espazio hutsa kanpo zein barruan finkatu nahi izan dugu eta lehen aipaturiko hiru puntuek honekin harreman zuzena izatea da hurrengo helburua.
Guzti hauek, lekuarekiko lehen hurbilketa batetik atera ditugun ondorioak izan dira. Hau noski garatu egin beharko litzateke lekuari erantzun hobe bat emanez eta gure programaren arlo ezberdinen arteko harremanak guztiarekin zentzu bat izanez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario