martes, 20 de marzo de 2012

KULTURA SUSPERTUZ



Programa eta Kokapena aztertu ostean, ondorio batzutara heldu gara.

Gasteizko alde zaharrean kokatzen da gure proiektua. Kokapenari dagokionez beraz, mugimendu askoko gunea da. Bestetik, turismoari dagokionez ere puntu garrantzitsu bat da hirian.

Alde zaharra gune historiko izanik, ekintza kulturalak burutu ahal izateko gune interesgarria dela iruitzen zaigu.
Hau da, herritarrek beren ekimenak egiteko gune aproposa dela iruditzen zaigu, (dantza, antzekia, kirola, abesbatza... esaterako).

Bestalde, turisten bisitagune izanik, kulturaren adierazle izateko gune interesgarria dela ere iruditzen zaigu. Hau da, hiria ezagutzeaz gain bertako kultura ere ezagutzea.

Gure proiektua bi alderdietara bideratu nahi izan dugu;

1- HERRI EKIMENEI, HERRITARREI. Hauek beren ekintzak, ekitaldiak burutuko lituzketen lekua litzateke. KULTURA BILGUNE litzateke, hau alor zabal bat izanik.

2- KULTURA ERAKUSLE, KANPOTARREI.
Hemen oso interesgarria iruditzen zaigu lehenengo proiektuarekin izan dezakeen lotura.
Hau da, kanpotarrek Gasteiz ezagutzeaz gain, Gasteizen ingurua ere ezagutzeak interesa duela iruditzen zaigu. Gasteiz inguruko herrixkak, lurrak, ohiturak... nolakoak diren.
Gasteizko alde zaharrean egonik, puntu egokia dela iruditzen zaigu hau aurrera eraman ahal izateko.

Beraz gune eraikina, bi alderdi hauek lotuz kulturara lotua egongo litzateke.

Programari dagokionez, kultura erakusle zein kultura suspertzaile izango diren gune batzuk proposatzen ditugu; alor hauek indartzeko asmoz.

Hezkuntza, Ikus - entzun gunea, Kirola, Salerosketa eta Herri ekimenak.

Alor hauek indartu nahian progama honako hau litzateke;

Erabilera anitzerako espazioa,
hau gune ireki zein itxi batean burutzeak interesa luke. Hau da, ekintza oro espazio publikora zabaltzeak gure eraikinari indarra emango liokela iruditzen zaigu, jendea erakarriz eta espazio publikoak eraikinarekin bat eginez. Erabilera anitzeko gune hau, gune itxian auditorio izan liteke.

Merkatua ere puntu garrantzitsu zein indartsu izan daitekeela iruditzen zaigu kultura suspertze aldera. Honek, inguruko herrixka zein lurrekin nolabaiteko lotura suspertuko luke eta hau ezagutzera eramango ditu kanpotarrak. Honela, Gasteiz eta honen inguruko kultura ezagutuaz.

Erakusketa gunea ere interesgarria da, kultura hezkuntza moduan zein herri ekimen erakusle moduan. Beraz, gune hau ere potentea litzateke eraikinean.

Liburutegia ere kulturarekin guztiz harremanean dagoela iruditzen zaigu. Honek hezkuntzarekin lotura handia izanik.

Ikastaroak emateko lokal, alor asko lotu ditzakeen ikastaroak eman ditzakeela iruditzen zaigu. Kultura suspertuko duten ikastaro asko eman daitezke bertan. Lokal hauek, hezkuntza zein kirola lotu ditzateke eta jendea bertaratzeko bultzatu lukete.

Azkenik kirola ere kultura moduan har daitekeela iruditzen zaigu. Hau erabilera anitzeko gunean egin daiteke, gune ireki zein itxian eta baita pistian ( gune hezean ere).














1 comentario:

  1. Mapak "kategoria" gehiago behar ditu: aipatzen dituzuen biztanlegoak, turismoari egiten diozuen berrirakurketa... Mapak, eskema lineal baten forma izan beharrean, subkategoria desberdinetan aurki daitezkeen lotura eta harreman posibleen ondorioz SISTEMA baten forma hartu beharko luke...

    ResponderEliminar