viernes, 20 de abril de 2012

Gastronomian murgilduz


Aurreko astekoarekin jarraituz, Gasteizko gastronomia bultzatzen dituzten ekintzak lantzeari ekin diogu. Horretarako gaur egun oso famatu egiten ari diren pintxo-pote rutak gure inguruan topatu ditugu. Gure eraikina pintxo pote rutaren barne bi modutara sartzea erabaki dugu. Lehena pintxo pote rutaren tarteko beste geldiune gisa; eta bigarrena, rutari amaiera emateko gune gisa, non bertan geratzera bultzatuko den, bestelako erabilerak gauzatzeko.




Pintxo-potearen erabilera ez da gure eraikinak asetuko duen bakarra. Gure eraikinak, gastronomian inguruan azaldu daitezkeen erabilera guztiak barneratzea nahi dugu. Erabilera hauek, hezkuntza bidez, trebaketa bidez eta erakusketa bidez gauzatuko dira, lehengo astean eskematikoki azaldu genuen bezalaxe. Horretarako, suertatzea daitezkeen ibilbide mota ezberdinak planteatu ditugu. Gerora eraikinean ibilbide guzti hauek txertatzea izango delarik gure helburu. 

Aipatu beharra dago, azken ibilbidearen garrantzia. Lehenengo seiak, bisitariak gauzatuko duten ibilbide mota ezberdinak dira. Azkena berriz, langileei dagokien ibilbidea da, eta jakinik gastronomia inguruan ari garela, ezinbestekotzat jotzen dugu, ibilbide ezkutuak jartzea, nahiz eta erabilera batzuetarako langileak nonahi ibili ahalko diren.



Ibilbideak, erabiltzaileak, gune edo espazio ezberdinak eta erabilerak behin banan banan aztertu ondoren, denen arteko bateratasun bat lortzen saiatu gara. Horretarako, espazioak non kokatu pentsatzen aritu gara, nahi ditugun ibilbideak gauzatu ahal izateko eta nahi ditugun erabiltzaileak zein erabilerak bertan eman ahal izateko.

Horretarako eraikinak hiru ardatz nagusi izango ditu:

1. Langile edo zerbitzuen ardatza.

2. Ikasleen edo hezkuntzaren ardatza.

3. Bisitarien ardatza.

Hiru ardatzetatik sarrerak egongo lirateke, baina bisitarien ardatzean kokatuko zen sarrera nagusia. Hiru ardatz hauek bateratzeko osagaiak izango genituzke. Hauek gune gorenean kokatuko lirateke, garrantziaren arabera altura ezberdinak izanik. Alturan kokatzearen arrazoia, hiriaren ikuspuntu panoramikoa izan da. Hau da, bertatik hiri osoa ikusi ahalko da.

Ardatz ezberdinen artean, espazio huts estalia, eta osagaien gainean, espazio huts estaligabea geratuko lirateke, non erakusketaren erabilera ezberdinak gauzatu ahalko diren. Hau da, eraikinean zehar landutakoaren emaitza erakutsi ahalko da bai gune estalian baita gune guztiz irekian ere.


Bestaldetik, zentru gastronomiko berri honen programa zehazten saiatu gara, azalera horientatibo batzuk ezartzen.



Bukatzeko, eskema guztien garapena lekura eraman dugu, hasierako ideiak ezarriz.
Nahiz eta ideia definitiboa ez izan, eskematikoki adierazitako lotura zein ardatz guztiak bereganatzen saiatu gara. Hurrengo bi argazkietan ikusi daitekeen bezala.






No hay comentarios:

Publicar un comentario