miércoles, 19 de octubre de 2011
erabilera anitzeko egitura
Behin talde lana amaitu ostean eta Uribarri Arrazuarako programa egina genuen.
Bertan kanpamendu eta landetxeak jartzea da gure proposamena bertan hezkuntza bultzatzeko gainerako ibilbide osoan zehar bezala.
Hori dela eta, gaur egun dauden elementuak aztertzen hasi gara binaka, gure proposamena gehiago zehaztu baina lehen.
Gaur egun, eraikina (baserri modukoak),biltegiak, negutegiak, bolatokia (elkartzeko espazio publiko moduan) eta eliza daudela aztertu dugu.
Eta lehen esan bezala, guk jarri beharrekoak kanpamendua eta landetxeak dira eta baita ibilbideko beste puntuetan bezala merkatua ere.
Hauen artean lotura edo harreman bat bilatu dugu,
bi multzotan banatu ditugu esaterako. Alde batetik egitura sendodun eraikinak egongo lirateke eta bestetik berriz egitura arineko eraikinak.
Hori honela, ondorioztatu dugu egitura sendodunak irakunkorrak izan daitezkeela, hau da, urtetan zehar ez direla lekuz moituko eta beti erabiliko direla.
Bestetik ordea, egitura arindunak aldakor moduan hartu ditu. Hau da, egitura arineko eraikin hauek ez dira urte osoan erabiliko. Urtaroen arabera aldatzen joaten dira futzioz.
kanpamendua - hezkuntzarekin lotua dago eta hau usta garaian erabiliko da - udara beraz
azoka - puntuala izango da, ez da urtaroen araberakoa izango. Fetxa konkretu batzuetan ipiniko da
eta beraz bere erabilera oso murritza izango da.
negutegiak, biltegiak - hauek gehien bat neguan erabiliko dira,
negutegiak neguan eta biltegiak gehien bat ere neguan udarako usta garaiko elementuak gorde ahal izateko
Beraz ondorioztatu dugu egitura finko batetik abiatuta urtaroen arabera funtzio guzti hauek ase ditzakegula.
Beraz, egitura batetatik abiatuta, urtaroen arabera erabilera ezberdinak izango ditugu.
Proposamen hau noski ibilbide osorako erabilgarria izango da, hau da, ibilbide osorako programa litzateke.
Beraz, egitura bera izanik urte osoan zehar aldatuko litzatekeena itxitura litzateke.
Itxitura lekuan lekuko ezaugarri ala elementuz egitea interesgarria litzateke eta beraz ibilbide osoan esanguratsu edo garrantzitsuenak diren ezaugarriak ezberdinak direnez, lekuan lekuko itxiturak lortuko genituzke.
Honek honela ibilbideko puntu garrantzitsuenetako ezaugarriak indartuko lituzte eta beraz gure lehengo ideia ere bai.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario