sábado, 8 de octubre de 2011

mundu batetik bi mundu


Lehen azterketa egiten hasi ginenean ohartu ginen Gasteiz eta gure herrixkek jatorri bera izan zutela, hau da, abiapuntu beretik abiatu zirela. Sinbolo gisa, eliza eta bere elizatea hartu ditugu baina gauza gehioago ere izango zituzten harremanean, hala nola antolaketa irregularra, etxeen tipologia, elizate irregularrak... azken finean adierazi nahi duguna da gaur egun guztiz ezberdin diren bi herri izan arren, abiapuntu bera izan zutela.




Harremanean duten jatorri beretik abiatuta, hauek garatuz joan dira urteak aurrera joan diren einean eta orain bi mundu ezberdinekin topo egiten dugu. Oraingo irudian atzera joan gara eta gure abiapuntua ulergarri egiten duen irudikapen bat egin dugu. Bertan, abiapuntu berak azaldu nahi izan ditugu gaur egun arte izan dituzten garapenak alde batera utzirik.





Gasteiz inguruko landa lurzoruak irudikatzen dituen irudia da hurrengoa. Gure ideia aurrera eramatea indartzen duen beste alor bat dela iruditzen zaigu. Gainera, gurea mendi gunea izanik gure herrixkek kokapena dela-eta, lur mota ezberdinez inguratua dago, ez dute inguruan lur mota soil bat.





Beraz, abiapuntu beretik abiatutako bi herri motek gaur egun gauza ezberdinak eskein diezazkigukete. Jakina da Gasteizek alor askotan gure herrixkei gaindituko diela ( zerbitzuak, azpiegiturak...) baina gu bestelako faktore batzuk aztertzen saiatu gara gure herrixkak maila berean edo altuan jarriz. oraingo irudikapenean alderapen bat egin dugu Gasteizek eskein diezagukenarekin eta gure herrixkek eskein diezaguketenarekin beste aldetik. "positibo-negatibo" moduko irudikapen honek garbi erakusten du herri bakoitzak zer eskein diezaguken.




Bestetik, aurrera egiteko ezinbesteko den azpiegitura planoa egin dugu. Bertan argi ikusten da azpiegitura guztiak Gasteizi begira eginak daudela eta gure herrixketara radialki iristeko aukera besterik ez dagoela. Herrixkak ez daude beraien artean ondo komunikatuak eta horrek Gasteiza joatea areagotuko du.



Hurrengo irudian, gure herrixkek kokapena dela eta duten ezaugarri bat ageri da; gure herrixkak landa lurzoruen eta mendien artean kokatzen dira, hau da mugan daude. Landa lurzoruak amaitu eta mendiak hasten dira, bi lur mota guztiz ezberdin agertzen direlarik eta gure herrixkak bi hauen artean kokatzen dira.




Gure ideia edo nahia herrixkak eta Gasteiz maila berean jartzea da. Orain arte aztertu ditugun puntuak elkartuz alderaketa irudikapen bat egin dugu puntuak laburtuz eta leku bakoitzak duen alde positibo ala abantailak ageriaz. Honela herrixkak indartu eta hauek Gasteizen gainetik jartzea da gure helburu nagusia.



Azkenik gure helburua indartzeko proposamen bat egin dugu. Gure proposamena, gure ezaugarriak dituzten herriak elkartu, hau da, landa lurren eta mendien artean dauden herrixkak elkartu eta beraien artean eraztun moduko bat eratzea litzateke. Hau noski, Gasteizekin lotua egongo litzateke.
Beraz honela, herrixka bakoitzak bere ezaugarriak izanik eta herrixkak beren artean elkartuz askoz ere indar gehiago izango zuten eta honela aisi eraztun bat sortuko genuke. herrixkek honela indar gehiago izanik eta beraien artean komunikatuta egonik. Aisi eraztunaren eremu bakoitzean alor bat landuko genuke eta beraz, alor ezberdinak lantzen dituen aisi eraztun bat lortuko genuke.





No hay comentarios:

Publicar un comentario