Egitura sendo eta arinen arteko sailkapena egin ostean,
- egitura sendoa - iraukorra
- egitura arina - aldakorra
eta hauen harremanak aztertu ostean 3 multzoz osaturiko proposamena egin dugu,
1multzoa, informazio gunea litzateke, hau urte osoan zehar egongo litzatekenez, iraunkorra izan litzateke eta beraz egitura sendoa.
Funtzio ezberdinak hartuko lituzke,
- informazioa
- merkatua
- hezkuntza
- bolatoki funtzioak
- biltegia
Funtzio ezberdin guzti hauek egitura berberak jasango lituzke eta hau itxitura ezberdinen bitartez lortuko litzateke.
2multzoa, urtaroen arabera ezberdina litzateke
- udaran, kanpamendua
- neguan, negutegia + biltegia
- puntuala, azoka + merkatua
Beraz egitura arin hau jarri eta kentzeko modukoa litzateke eta urtaroen arabera funtzio bat ala beste hartuko luke. Baina funtzio guztiak egitura berberarekin.
3multzoa, egitura sendoa eta iraunkorra litzateke eta hau urte osoan berdina izango litzateke inolako funtzio aldaketarik gabe.
Beraz hartuko luken funtzio bakarra landaetxearena litzateke.
Proposamen hau aisi eraztun osoan errepikatzeko modukoa litzateke eta beraz lau puntuetan ezartzeko modukoa da.
Hau honela, gune zentral batean ( 1 multzoa ) inguruan egitura arin aldakorra egongo litzateke ( 2 multoza ) eta azken hau egitura sendo iraunkor eta funtzio bakarrekoz inguratua ( 3 multzoa ).
No hay comentarios:
Publicar un comentario