martes, 24 de abril de 2012

Ibilbideak lotuz, bateratuz


Behin ibilbideak finkatu ostean hauek burutzeari ekin diogu. Ibilbide guztiak bete ahal izateko moduko banaketa bat antolatu nahi izan dugu.
Kokapenari dagokionez, lur azpira joango den bide bat kokatu dugu, garajetarako sarbide izango dena. Kale honetatik kotxeek pasatzeko aukera zutenez ez dugu honi dagokion aldaketarik egin beharrik izan.
Bestetik gune eraikinaren 3 arlo nagusiak orientazio zuzen baten bidez kokatu nahi izan ditugu. Hori kontuan izanik, zerbitzuak iparraldean kokatu ditugu, sarrera nagusiaren bestaldean. Hezkuntza zein erakusketa espazio hutsera irekiak egongo lirateke eta hegoaldera irekiak.




Garaje hau langile zein bisitarientzat izango da baina baita karga-deskargak egingo dituen kamioiarentzat ere. Karga eta deskarga hauek onartuko dituen idazkaritza moduko harrera bat egongo da bertan eta kamioitik biltegietara sarbide zuzena egongo da.
Biltegi ezberdinak bereizi nahi izan ditugu;
- haragia
-arraina
-janari gordinak
-edarientzat
Bestetik garajeraino iritsiko diren montante batzuk ditugu. Hauek ere bereizi egin nahi izango ditugu;
-basura jeitsiko duen montantea
-egin gabeko janaria garraiatuko duena
-egindako janaria garraiatuko duena
Garajeko gela hau zerbitzarien gunea izango da. Bertan beraz zerbitzariak,  langileak ibiliko dira. Bertan aldagelak izango dituzte.



Behe solairuan, pintxo pote-aren beste puntu bat izango den taberna eta janari azkar zein buffeta kokatu ditugu. Hauek kanpora irekitzeko aukera izango luketelarik. Bestetik, informazioa izango den idazkari edo harrera gunea ere kokatu dugu. Gune huts bat planteatu dugu komunikazio bertikalen inguruan. Honek, gela ezberdin guztietara hegoaldeko argiztapena iristea ahalbidetuko du eta baita espazio hutsarekin nolabaiteko harremana izatea ere.
Hezkuntzari dagokionez ere, harrera moduko bat ezarri dugu idazkaritza izango dena.




Hezkuntzarekin jarraituz, ikasketetarako gelak kokatzen dira lehen solairuan. Hauek, ikasleen tailerrekin izango du harremana.
Erakusketa gunearen lehen solairuan aldiz, lehiaketetarako sukaldea kokatzen da. Bisitariek, hau ikusi ahal izateko aukera izango dute.
Lehiaketetarako tailerrak harreman zuzena du auditorioarekin. Auditorioa hitzaldiak emateaz gain, gastronomia erakusketa zein hezkuntza ere izango baita. Hori dela eta, lehiaketetarako egin diren ekintza profesional hauek ikusi zein ikasteko aukera izango dugu bertan. Hori burutu ahal izateko, auditorioak behekaldean mugikorra den "eszenatokia" izango du; hitzaldiak emateko bideratua ala sukaldari erakusketa zein ikasketak emateko bideratua.




Bigarren solairuan, erakusketak eta hezkuntzak bat egingo dute. Hauek harremanean izango baitute bai auditorioa, bai tailerra eta baita erakusketa ere. Hori dela eta guztia bat egiten da. Bertan kokatzen da bisitari ala jendearentzat irekia izango den auditoriora sarrera. Sarrera hau noski, ikasle zein bisitarientzat izango da. Auditorioaren albo batean erakusketa izango dugu, zeinbat argazki, lan, zeinbat produktu... erakutsi ahal izateko eta bestaldean berriz tailerra izango dugu, hezkuntza zein erakusketarekin harreman zuzena izanik. Solairu hontan kokatzen dira bestetik, bai jatetxearen tailerra eta baita dastatze gela ere. Beheko kotan kokatzen den lehiaketa tailerra komunikatua egongo da dastatze gelarekin. Jatetxearen tailerrak erakusketa gune horretara irekitzeko aukera izango du, zeinbat produktu dastatzeko aukera emanez eta bestetik dastatze gelak ere bertara irekitzeko aukera izango du, bisitariei erakusteko ekintza hau nola burutu daitekeen.




Azken solairuan, hiri guztira bistak izango dituen jatetxea kokatzen da, gastronomiarekin harreman zuzena duena. Hezkuntzaren zein erakusketaren adarretik terraza moduko azken solairu honetara iristeko aukera egongo da. Erakusketa adarreraren azken puntuan kokatzen da jatetxea, hau baita bukaera emango dion eta bisitaria bertan geldiaraztea egingo duen puntu garrantzitsua. Bestetik terraza hau espazio huts irekia izango da, zeinbat erabilera ezberdin har ditzakeen gunea. Erakusketa izaera har dezake, jatetxe izaera, merkatu izaera...














viernes, 20 de abril de 2012

Gastronomian murgilduz


Aurreko astekoarekin jarraituz, Gasteizko gastronomia bultzatzen dituzten ekintzak lantzeari ekin diogu. Horretarako gaur egun oso famatu egiten ari diren pintxo-pote rutak gure inguruan topatu ditugu. Gure eraikina pintxo pote rutaren barne bi modutara sartzea erabaki dugu. Lehena pintxo pote rutaren tarteko beste geldiune gisa; eta bigarrena, rutari amaiera emateko gune gisa, non bertan geratzera bultzatuko den, bestelako erabilerak gauzatzeko.




Pintxo-potearen erabilera ez da gure eraikinak asetuko duen bakarra. Gure eraikinak, gastronomian inguruan azaldu daitezkeen erabilera guztiak barneratzea nahi dugu. Erabilera hauek, hezkuntza bidez, trebaketa bidez eta erakusketa bidez gauzatuko dira, lehengo astean eskematikoki azaldu genuen bezalaxe. Horretarako, suertatzea daitezkeen ibilbide mota ezberdinak planteatu ditugu. Gerora eraikinean ibilbide guzti hauek txertatzea izango delarik gure helburu. 

Aipatu beharra dago, azken ibilbidearen garrantzia. Lehenengo seiak, bisitariak gauzatuko duten ibilbide mota ezberdinak dira. Azkena berriz, langileei dagokien ibilbidea da, eta jakinik gastronomia inguruan ari garela, ezinbestekotzat jotzen dugu, ibilbide ezkutuak jartzea, nahiz eta erabilera batzuetarako langileak nonahi ibili ahalko diren.



Ibilbideak, erabiltzaileak, gune edo espazio ezberdinak eta erabilerak behin banan banan aztertu ondoren, denen arteko bateratasun bat lortzen saiatu gara. Horretarako, espazioak non kokatu pentsatzen aritu gara, nahi ditugun ibilbideak gauzatu ahal izateko eta nahi ditugun erabiltzaileak zein erabilerak bertan eman ahal izateko.

Horretarako eraikinak hiru ardatz nagusi izango ditu:

1. Langile edo zerbitzuen ardatza.

2. Ikasleen edo hezkuntzaren ardatza.

3. Bisitarien ardatza.

Hiru ardatzetatik sarrerak egongo lirateke, baina bisitarien ardatzean kokatuko zen sarrera nagusia. Hiru ardatz hauek bateratzeko osagaiak izango genituzke. Hauek gune gorenean kokatuko lirateke, garrantziaren arabera altura ezberdinak izanik. Alturan kokatzearen arrazoia, hiriaren ikuspuntu panoramikoa izan da. Hau da, bertatik hiri osoa ikusi ahalko da.

Ardatz ezberdinen artean, espazio huts estalia, eta osagaien gainean, espazio huts estaligabea geratuko lirateke, non erakusketaren erabilera ezberdinak gauzatu ahalko diren. Hau da, eraikinean zehar landutakoaren emaitza erakutsi ahalko da bai gune estalian baita gune guztiz irekian ere.


Bestaldetik, zentru gastronomiko berri honen programa zehazten saiatu gara, azalera horientatibo batzuk ezartzen.



Bukatzeko, eskema guztien garapena lekura eraman dugu, hasierako ideiak ezarriz.
Nahiz eta ideia definitiboa ez izan, eskematikoki adierazitako lotura zein ardatz guztiak bereganatzen saiatu gara. Hurrengo bi argazkietan ikusi daitekeen bezala.






miércoles, 4 de abril de 2012

Gastronomia Suspertuz



Kokapena eta nolabaiteko herri giro zein mugimendua sortu nahi izan dugu eta gure nahia kultura aldetik bideratzea izan da. Kultura oso zabala izanik inguruko ekipamenduak aztertu ditugu, hauek eskeiniko dizkigutenak kontuan izanik. Gasteiz eta inguruko ekipamenduak aztertu ondoren, zentru gastronomikorik ez dago inguruan, eta bide hontatik bideratu dugu gure ekipamendua.

Erabiltzaileei dagokienez, herritarrei zein bisitariei bideratuta egongo litzateke. Turistei dagokienez, Gasteiz eta bertako kultura, kasu honetan gastronomia, ezagutzea litzateke helburua. Gasteizko alde zaharra gune turistikoa izanik, modu hontan turisten Gasteiz ingurua, bertako landa lurrak ezagutzeko aukera izango lukete. Herritarrek modu honetan, gastronomia landuko dutenak izango dira. 

Beraz, hezkuntza, trebatu eta eraskusketa izango dira eraikinak bere baitan hartuko dituen puntuak. Gastronomia ezagutu, ikasi, praktikan jarri... gastronomia suspertzeko gunea izango da beraz. Modu honetan, Gasteiz inguruko landa lurretako herrixkek ere izango dute ohiartzuna eta hauen berri jakiteko eta hauek ezagutzeko ere balioko du.

Programari dagokionean, lehen aipaturiko hiru puntuak asetu ahal izateko programa eskeintzen dugu. Hezkuntza burutu ahal izateko gela ala lokala; trebatu ahal izateko tailerrak eta hau erakusgai jarri ahal izateko aldiz jatetxea zein auditorio txiki bat. Hauek batuko dituen gune garrantzitsua espaizo hutsa izango da. Bertan, gastronomiaren hiru puntuak batuko dira eta merkatua, erakusketa... buru ahal izango dira bertan.





Gastronomiaren programa zehaztu ondoren lekura hurbildu gara. Bertan, fluxua aztertu dugu sarrera nagusienak azpimarratuz. Gune zentrala izango den espazio hutsa kanpo zein barruan finkatu nahi izan dugu eta lehen aipaturiko hiru puntuek honekin harreman zuzena izatea da hurrengo helburua.

Guzti hauek, lekuarekiko lehen hurbilketa batetik atera ditugun ondorioak izan dira. Hau noski garatu egin beharko litzateke lekuari erantzun hobe bat emanez eta gure programaren arlo ezberdinen arteko harremanak guztiarekin zentzu bat izanez.