Kokapenari
dagokionez, eremuan zehar bi eraikin sendo edukiko genituzke eta hauen inguruan
aldagarriak eta mugikorrak izango lirateken modulo arinak.
Modulo arin
hauek aldakorrak izango dira itxituraz zein funtzioz, eta honela, egitura
sendoen gehigarri izango diren halako funtzioak hartuko lituzkete.
Modulo hauen
kokapena ezberdina izango da eta aukera ezberdinak edukiko genituzke; lakuaren
alboan, zuhaitzen alturan, lur mailaren altura, zuhaitzak dauden eremu batean
zein zuhaitzik gabeko eremuren batean, ibilbidetik gertu zein hurrun... Modulo
hauek desmontagarriak izanik edozein lekutan montatzeko aukera izango dute.
Ebaketak direla eta, hemen ikusten dira eraikin sendoak
eta arinak eremuan zehar nola antolatzen diren. Ibilbideak egitura arina egingo
dute eta hauek palafito moduan joango dira leku batetik bestera. Moduloen
aukera ezberdinak ere ageri dira ebaketan, alturai dagokienez eta
irisgarritasunari dagokionez.
Modulo arinei dagokienez hauek lehen aipatu moduan
funtzio ezberdinak hartuko dituzte eta horietariko bat kanpamendua da.
Kanpamenduei dagokienez denek egitura bera izango dute eta itxiturari dagokiez
bi mota ezberdin izango ditugu; funtzio heze (komuna, sukalde) zein lehorra (
gela ) izango denaren arabera. Kanpamenduaren kasuan, lehorrak izango dira
guztiak eta kanpora zein barrura zurezkoa izango da, tartean lamina
iragazgaitza eta isolamendua izango du. Kanpamendu modulo ezberdinak dira
goialdean agertzen diren 3ak eta behealdean, irudikapen bat ikus dezakegu
moduloa nola izango den jakiteko.
Modulo
arinekin jarraituz, hurrengo irudian azoka-merkatua, negutegia, biltegia eta
ibilbidea ageri dira. Azokari dagokionez, estalki bat izango du baina
gainuntzean irekia izango da. Estalki arina izango du eta hau eguzkitik babesa
sortzeko izango da. Izan ere, eguraldiak laguntzen ez duenean zein euria egiten
duenean, eraikin sendo bat izango dugu eta honek funtzio ezberdinak hartuko
dituenez bertan egin daiteke azoka.
Negutegiari dagokionez, plastiko moduko batez egingo da itxitura osoa,
eta biltegiaren kasuan aldiz, itxitura osoa zurez egingo da. Ibilbidearen
egitura zurezkoa da eta desmontagarria da eta behar denean montatu daiteena.
Zurezkoa da eta oso egitura sinplea izango du.
Landetxeko
oinei dagokionez, hauek hiru solairu izango dituzte. Lehenengo solairutik
egingo da sarrera eta bertan eremu publiko izango da guztia moduloak izan ezik.
Moduloek eremu pribatuak osatuko dituzte eta hauen ingurukoa publikoa izango
da, eta eremu publiko ezberdinak lortuko genituzte; moduloen artekoak, altura
bikoitzekoak... 3. solairuko eremuak berezienak dira eta hauek, eraikin
finkoaren ebaketaren arabera ezberdinak izango dira. Moduloen dagokionez, hauen
banaketak ezberdinak dira eta horrez gain, moduloek euren artean elkartzeko
aukera izango dute.
Hurrengo
honetan, aurreko oin berdinak izango ditugu baina xehetasun maila altuago
batean. Hemen ikusten da eraikin finkoaren arabera ditugu eremu itxi eta
irekien arteko aukerak zein diren. Eremu ezberdinak eratzeko eta eraikin
finkoaren itxitura aldakor zein funtzioaren arabera egokituko den bat lortu
ahal izateko, panel mugikorrak planteatzen ditugu.
Itxiturari
dagokionez, panel mugikor hauek beirazkoak izango dira eta hauek mugikorrak
izanik, kanpora irekia den eremu bat lor dezake, itxia dena ala tartekoa.
Barnean ere, eremuak euren artean banatu ahal izateko eta eremu ezberdinak
lortu ahal izateko panel mugikorrak izango ditugu, baina hauek ez dira gardenak
izango, eremuak bereiztu ahal izateko zurezkoak izango dira.
Itxiturarekin
jarraitzeko, beirazko panel mugikorrez gain, zurezko xafla mugikorrak izango
ditugu. Zurezko xafla hauek, laukizuzen modukoak dira eta beraz, hauek 90 gradu
jiratuz eremu erdi itxi erdi ireki ala guztiz itxia lor dezakegu. Horrekin
gain, zurezko itxitura osoa 90 gradu biratzeko aukera ere izango dugu, honela
kanpora guztiz irekia dagoen eremua lortuko dugu eta eguzkitik babestuko gaitu.
Fatxada
daukagu honako irudi honetan, eta hau egitura finkoaren araberakoa izango da.
Fatxada aldakorra izanik, barnealdean ere eremu ezberdinak lortuko ditugu eta
honek gure barne espazioa aberastuko du.
Bestetik,
eraikin sendoko azken solairua ere izango du eta hemen ere eremu ezberdinak
ageri dira; balkoiak izango ditugu iparralde zein hegoaldera eta hauek ere
eremu aniztasuna sortuko du. Hauetara igotzeko eskilara ezberdinak izango
ditugu, beste izaera bateko eremua baita goialdean daukagun hau.
Hauek dira
orain artean aipatu ditugun eremu ezberdinak sortuko dituzten ebaketak. Landetxean
hiruak erabiliko ditugu baina informazioan bi bakarrik. Hauek aukera ezberdin
asko sortuko dituzte; balkoia, lehioen kokapen ezberdina, altura ezberdinak...
Bestetik, moduloen kokapena dela eta eremu ezberdinak sortuko dira eta hauek ez daudenean ere, emaitza
ezberdinak lortuko ditugu.
Irudi hontan
ageri da lehen aipaturiko zurezko xafla
jirakor eta birakorren detailea nolakoa izango litzateken. Alde batetik
zurezko xafla bera jiratzen denean eta bestetik, zurezko itxitura osoa jiratzen
denean.
Landetxean aipatu ditugun panel mugikorrez osatutako
itxiturak eta zurezko xaflazko itxiturak ere informazioan berdin erabiliko
ditugu Ebaketak ere berdinak izango dira hemen baina alturari dagokionez
informazioan baxuagoa izango da. Hemen moduloak zeharka eta zuzen kokatu
ditzazkegu eta honela eremuari dagokionez ere antolamendu ezberdinak sor
ditzazkegu. Barnealdeko panel mugikorrak ere lehen aipaturikoak hemen erabiliko
ditugu eta hauek ireki eta itxiz, espazio zabal zein banatuak lortuko ditugu
Azkenik
irudi honetan dugu aipaturiko ebaketen detailea nola izango litzateken. Nola
lortzen dugun hormigoia bistan geratzea eta barne eremua girotua izatea.
Bestetik,
balkoia dugun ebaketetan hau nola
eraikiko den detailea ere izango dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario