domingo, 11 de septiembre de 2011

kurtsoko nahiak

Irailarekin batera heldu da kurtso berria, ikasgai berriekin batera, proiektuak 3 adibide.
Proiektuak 3 ikasgaiarekin berriz, heldu da bloga, lanak elkar partekatzeko modu berriarekin.
Gauza berriak, berriak izanik, nekez ezagutu ditzakegu baina ideia ezaguturik gogotsu hartu dut blogaren kontua. Kurtso guztiko lanak momentu oro eskuragarri izateaz gain, lanak elkar ezagutzeko modu interesgarria iruditu zait. 
Bestetik, iruzkin kritikoen edo norbanakoaren iritzia ezagutzearen bidez,  nire iritzia garatzeaz gain, gainerakoen iritziak ezagutuz nireak birplantea ditzaket, ikuspuntu berriak ezagutuz .

Orokorrean, kurtso honetan segurtasun gehiago izan nahi dut bai lanetan eta baita nire buruarengan ere. 
Beti iruditu izan zait norberak bere buruarengan duen segurtasuna eta konfiantza oso garrantzitsuak direla, ezinbestekoak aurrera egin ahal izateko. Hori dela eta, nahiz eta nere buruarengan konfiantza eta segurtasuna eduki, hau areagotzea gustatuko litzaidake, urrutirago heldu ahal izateko.
 Eta behin hau honela izanik, klasearen aurrean nire lanak aurkeztea zein hitz egitea errazagoa eta erosoagoa izango litzatekeela iruditzen zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario