Paisaia ingurune naturalarekin nahastu izan da, baina giza begiek ikusten duten eta emozioren bat trasmititzen diguten inguruak paisaiak dira . Paisaia subjetiboa da beraz, norbanakoari transmititzen dionaren araberakoa, bakoitzak harreman jakin bat izango du paisaiarekin.
Paisai bakoitzak funtzio jakin bat izan dezake; hiria bizileku eta nekazal lurrak elikagaiak lortzeko bide gisa esaterako. Holandako adibidean bezala, elikagaiak hirian bertan sortzearen programa sortu zen. Nekazal lurrek, hiri lurra inguratuko zuten, hiriaren birika izango ziren eta bertatik hiria elikatzeko aina elikagai hartuko ziren. Hiriaren zati garrantzitsu bat elikagaiak lortzeko lurrek osatzen zuten eta honela bertako biztanleria elikatzen zen. Programa honek, etxebizitzak eraiki ziren arte iraun zuen, hauek eraikitzean nekazal lurrei lekua kendu behar izan baitzitzaien. Gaur egun elikagaiek milaka jatorri ezberdin dituzte, nekazal lurrak ez direlako nahikoa hiria elikatzeko.
Hiri bakoitzak bere eskaintzen araberako erosotasuna eskainiko digu eta zenbat eta hiri handiagoa izan, erosotasun gehiago izango ditu eta beraz, hazkundea handiagoa izango da. Hirietan biztanleria handitzeak, inguruan nekazal lurren eraztun bat egitea zailduko du, Holandan gertatu zen bezala. Horregatik, hirien inguruko lurrak ez dira nahikoa izango hiria elikatzeko.
Hau honela, elikagaiak beste lurraldeetatik ekarri beharko dira eta honek, transportea areagotuko du eta baita gure inguruetako paisaiaren aldaketa ere. Paisai mota bat handitzeak edo zabaltzeak beste mota bateko paisaia murriztea ekarriko du, hau da, oreka galduko du.
Hiriak sare publiko eta eremu eraikiekin lotzen ditugu, Holandako programa kasu berezitzat hartzen dugu; baina ez al litzateke egokia izango programa hauen eta baita bestelako programen bidez hiri bakoitza bere beharrak asetzeko gai izatea, paisai ezberdinak egonik? Ala egokiagoa da, eremu zabal bakoitzak paisai mota bat izatea? Eta gaur egun bezala elikagaiak kanpotik ekartzea?