martes, 20 de marzo de 2012

KULTURA SUSPERTUZ



Programa eta Kokapena aztertu ostean, ondorio batzutara heldu gara.

Gasteizko alde zaharrean kokatzen da gure proiektua. Kokapenari dagokionez beraz, mugimendu askoko gunea da. Bestetik, turismoari dagokionez ere puntu garrantzitsu bat da hirian.

Alde zaharra gune historiko izanik, ekintza kulturalak burutu ahal izateko gune interesgarria dela iruitzen zaigu.
Hau da, herritarrek beren ekimenak egiteko gune aproposa dela iruditzen zaigu, (dantza, antzekia, kirola, abesbatza... esaterako).

Bestalde, turisten bisitagune izanik, kulturaren adierazle izateko gune interesgarria dela ere iruditzen zaigu. Hau da, hiria ezagutzeaz gain bertako kultura ere ezagutzea.

Gure proiektua bi alderdietara bideratu nahi izan dugu;

1- HERRI EKIMENEI, HERRITARREI. Hauek beren ekintzak, ekitaldiak burutuko lituzketen lekua litzateke. KULTURA BILGUNE litzateke, hau alor zabal bat izanik.

2- KULTURA ERAKUSLE, KANPOTARREI.
Hemen oso interesgarria iruditzen zaigu lehenengo proiektuarekin izan dezakeen lotura.
Hau da, kanpotarrek Gasteiz ezagutzeaz gain, Gasteizen ingurua ere ezagutzeak interesa duela iruditzen zaigu. Gasteiz inguruko herrixkak, lurrak, ohiturak... nolakoak diren.
Gasteizko alde zaharrean egonik, puntu egokia dela iruditzen zaigu hau aurrera eraman ahal izateko.

Beraz gune eraikina, bi alderdi hauek lotuz kulturara lotua egongo litzateke.

Programari dagokionez, kultura erakusle zein kultura suspertzaile izango diren gune batzuk proposatzen ditugu; alor hauek indartzeko asmoz.

Hezkuntza, Ikus - entzun gunea, Kirola, Salerosketa eta Herri ekimenak.

Alor hauek indartu nahian progama honako hau litzateke;

Erabilera anitzerako espazioa,
hau gune ireki zein itxi batean burutzeak interesa luke. Hau da, ekintza oro espazio publikora zabaltzeak gure eraikinari indarra emango liokela iruditzen zaigu, jendea erakarriz eta espazio publikoak eraikinarekin bat eginez. Erabilera anitzeko gune hau, gune itxian auditorio izan liteke.

Merkatua ere puntu garrantzitsu zein indartsu izan daitekeela iruditzen zaigu kultura suspertze aldera. Honek, inguruko herrixka zein lurrekin nolabaiteko lotura suspertuko luke eta hau ezagutzera eramango ditu kanpotarrak. Honela, Gasteiz eta honen inguruko kultura ezagutuaz.

Erakusketa gunea ere interesgarria da, kultura hezkuntza moduan zein herri ekimen erakusle moduan. Beraz, gune hau ere potentea litzateke eraikinean.

Liburutegia ere kulturarekin guztiz harremanean dagoela iruditzen zaigu. Honek hezkuntzarekin lotura handia izanik.

Ikastaroak emateko lokal, alor asko lotu ditzakeen ikastaroak eman ditzakeela iruditzen zaigu. Kultura suspertuko duten ikastaro asko eman daitezke bertan. Lokal hauek, hezkuntza zein kirola lotu ditzateke eta jendea bertaratzeko bultzatu lukete.

Azkenik kirola ere kultura moduan har daitekeela iruditzen zaigu. Hau erabilera anitzeko gunean egin daiteke, gune ireki zein itxian eta baita pistian ( gune hezean ere).














martes, 13 de marzo de 2012

LAS CIUDADES OCULTAS 1


Se cuentan por centésima vez la historia de Encarnacion.

Los lugares se han mezclado. Al observar viejas tarjetas postales que la representan como era, ella está en todas partes. El Prado de la Salvia Baja  posee los ángulos de las calles dando a Encarnacion la exclusiva imagen de ciudad humana.

Los pies colgantes del usurpador recorren  majestuosamente sus calles para colarse por la ventana de la fábrica de redes de pescar. Su mente se niega a aceptar otras fisonomías, otras expresiones: en todas las caras nuevas que encuentra, imprime los viejos calcos, para cada una encuentra la máscara que más se adapta.

Las cabras tintineantes suben  los peldaños de sus calles en escalera y atraviesan la misma plaza idéntica, convertida en metrópoli, con una gallina ahorcada en el lugar de la estación de ómnibus. Sin saber distinguirla de otras.

Es señal de que el más allá no es feliz. De que todo hubiese permanecido igual. Hasta los nombres de los habitantes permanecen iguales.

Pero no está hecha de esto la ciudad. Son solo acontecimientos de su pasado. Invasiones recurrentes la afigieron. Especies inconciliables sucumbieron y se extinguieron como en un gran cementerio del reino animal.

Quizá yo también me pareceria a cada uno de ellos, a alguien que había muerto.  Que se ha ido sin decir nada. Llega a un momento de la vida en que de la gente que ha conocido son más los muertos que los vivos.

Tal vez Encarnacion es la ciudad a la que se llega al morir y donde cada uno encuentra las personas que ha conocido. Es señal de que estoy muerto también yo.

Los tres viejos que sentados...





lunes, 27 de febrero de 2012

2012 / 02 / 28

Eraikina barrualdetik, bolumen ezberdineko gunez


Eraikinaren barrualdeari dagokionez, bolumen ezberdinez osatua egongo da.
Hau da, eraikina altuera zein azalera ezberdinez osatzen da.
Horrez gain, gune ireki zein itxiz ere osatuko da.
Gune bakoitzak izango duen argiztapena ere ezberdina izango da, duen kokapena zein altueraren araberakoa izango da.

Beraz, barrualdeari dagokionez, eraikina erabilera anitzetara egokitzeko gune ezberdinez osatzen da. Ekintza bakoitzak bere beharretara egokituko den gune jakin eta zehatz bat izango du.
Modu honetan, eraikinean ekintza asko burutu ahal izango dira, bakoitza gune jakin ala bere beharretara egokituz.









ekintza oro bere beharretara egokitu ahal izateko gune ezberdinak

 Eraikinari dagokionez, ireki - itxi bolumenez osatzen da eraikina.
Eraikinak, barne zein kanpo eremuak izango ditu. Honela, ekintza orok gune ireki zein itxietan burutzeko aukera izango dute.

Gune ezberdin guzti hauek igogailu zein eskaileraz komunikatuak egongo dira. Eskailera hauek leku ezberdinak komunikatuko dituzte, gune ezberdinak lortuz.
Gune irekiei dagokienez, alderik alderiko kaja modukoak izango ditu. Kaja hauek, instalazioak eramateaz gain, hau da, argiztapena, aireztapena... grada moduan, barandila moduan zein eszenatoki moduan erabiltzeko aukera emango ditu. Zuhaitzen mazetak ere izango dira, zuhaitz hauek pantaila moduan egingo dutelarik.

Helburua ahalik eta gune ezberdin gehien lortzea da, ekintza bakoitza bere beharretara egokitu ahal izateko.




















kokapen maketa, inguruarekiko harremana

Kokapenari dagokionez, kutxilerria kalea eta barne patio baten artean kokatzen da eraikina. Eraikin publikoa izanik, kalearekin ahalik eta harreman egokiena izatea interesgarria da.
Hori honela, barne patioarekin harremana gauzatu dut eta kutxilleria kalearekiko ere panel mugikorrez guztiz ireki daitekeen fatxada mugikorra planteatu dut.
Honela, eraikinak kalearekin bat egingo du inolako oztoporik izan gabe.
Harreman hau gune irekien itxitura guztietan errepikatuko da. Honela, gune itxiek irekietara irekitzeko aukera izango dute, guzti hau bat eginez eta eremu oso bat sortuz.
















erabilera anitza - eremu ezberdinen aniztasuna






Ekintza anitzez osaturiko eraikina dela jakinik eta ekintza orok espazio jakin bat beharko duela kontuan izanda, eremu ezberdinez osatzen den eraikin bat iruditu zait egokiena.
Hori honela, ebaketan ikusten den moduan, altuera zein azalera ezberdineko guneak sortu ditut. Ekintza bakoitza ez dut zehaztu non burutuko litzateken, hau librea izatea dela egokiena iruditzen zait. Hala eta guztiz ere, adibide modura kokatu ditut ekintzetariko batzuk.
Altuera zein azalera ezberdinetako guneak sortzeaz gain, eremu itxi - irekiak sortzen saiatu naiz. Eraikina honela, espazio itxi zein irekien arteko bateratzea litzateke.
Solairuak igogailu bidez komunikatzeaz gain, leku zein gune ezberdinak komunikatuko dituen eskailerek ere osatzen dute. Eskailera hauek gune itxi zein irekietatik daude eginak, espazio ezberdinak komunikatuz.
Luzera osoa okupatzen duten kaxa moduko batzuk jarri ditut bestetik. Hauek, lekuan lekuko instalazioetara egokituko lirateke. Hala nola argiztapena, zuhaitzen lurra, berogailua, aireztapena... komunak beheko solairuan geratuko lirateke, honela gainerako solairuen artean jarraitasun bat lortzen da, guztia gune irekia izanik.
Zuhaitzek gune ezberdinen arteko nolabaiteko harremana bultzatzen dute. Hau da, zuhaitzak dauden gunetik ondorengo zuhaitzdun gunea ikusteko aukera egongo da. Honela guneka euren artean komunikatuz.
Eraikina kutxileria kalera berez dena baina txikiagoa ageri da. Hau da, kalera ematen duena baina handiagoa da baina altuera hau atzealdetik hartuko du. Honela eraikina kutxileria kalean modu egoki batean integratzea lortzen da.
Eraikinera sarrera bi gunetatik emango da; bai kutxilleria kaletik eta baita patio aldeko kaletik ere.

behe solairuko oina



lehen solairuko oina



bigarren solairuko oina




hirugarren solairuko oina



laugarren solairuko oina



bostgarren solairuko oina



seigarren solairuko oina




zazpigarren solairuko oina



ebaketa orokorra


ebaketa orokorra



kutxilleria kaleko fatxada



barneko patioko fatxada