lunes, 23 de enero de 2012

azken ematea



Ikertzen hasi eta jatorri bera izan duten bi mundu ezberdinen aurrean ginela ohartu ginen.
Bi mundu hauetariko bat Gasteiz inguruko herrixkak lirateke eta bestea berriz Gasteiz.
Gaur egungo bi mundu hauek aintzinan jatorri bera izan zuten, eta hau eliza eta eliza ingurua izango lirateke. Denboran zehar garapen ezberdina izan dute eta mundu bakoitzak gauza ezberdinak eskeintzen dizkigu.
Gure proiektuaren gakoa edo helburua, herrixken baliabideak indartzea izan da. Honetarako gure herrixkaren, Uribarri Arrazuaren eta izaera bera duten inguruko herrien artean eraztun moduko bat sortu dugu, aisi eraztuna.
Aisi eraztunaren bidez gure herrixken baliabideak indartuko genituzke. Bertan, herrixken izaera ageriko litzateke, hezkuntza indartuko genuke, merkatuen bidez bertako kultura adieraziko genuke.












Gure proiektuan programa zabal bat egin nahi izango dugu. Aukera asko eta funtzio asko lortu nahi izango ditugu ahalik eta gauza minimoenean.

Proiektu aldakor bat sortu dugu egitura finko baten barnean. Estalkiak ebaketa ezberdinak eskeintzen dizkigu aukera ezberdinak sortuz eta hau finkoa litzateke. Estalki finko honen barnean modulo arin aldakorrak daude. Modulo hauek funtzio ezberdinak dituzte eta hauek beharren arabera aldakorrak lirateke.

Kanpoan modulo arinak ditugu, hauek ere aldakorrak izango dira beharren arabera eta estalki sendoaren gehigarri izango dira. Hau da, estalki barnean logela nahiko sartzen ez badira modulo hauek kanpora atera eta behar hauek asetuko lituzke. Hau kanpamenduekin gertatzen den bezala beste funtzioekin ere gertatu litzateke; merkatua, biltegia...

Azken finean herrixken izaera indartuko duen eta programa zabala duen aisi eraztun bat sortu nahi izan dugu. Egitura minimoarekin aukera zabala lortu nahi izango dugu, erabilera ezberdinak hartuko dituzten moduloen bidez. Modulo hauek kokapen ezberdina dute bai estalki barnean eta baita estalki kanpoan ere. Aldakorra den proiektu batek eskeintzen dituen aukera ezberdinetan oinarritzen da gure proiektua beraz.





























jueves, 12 de enero de 2012

Garapena


Kokapenari dagokionez, eremuan zehar bi eraikin sendo edukiko genituzke eta hauen inguruan aldagarriak eta mugikorrak izango lirateken modulo arinak.


Modulo arin hauek aldakorrak izango dira itxituraz zein funtzioz, eta honela, egitura sendoen gehigarri izango diren halako funtzioak hartuko lituzkete.


Modulo hauen kokapena ezberdina izango da eta aukera ezberdinak edukiko genituzke; lakuaren alboan, zuhaitzen alturan, lur mailaren altura, zuhaitzak dauden eremu batean zein zuhaitzik gabeko eremuren batean, ibilbidetik gertu zein hurrun... Modulo hauek desmontagarriak izanik edozein lekutan montatzeko aukera izango dute.














Ebaketak direla eta, hemen ikusten dira eraikin sendoak eta arinak eremuan zehar nola antolatzen diren. Ibilbideak egitura arina egingo dute eta hauek palafito moduan joango dira leku batetik bestera. Moduloen aukera ezberdinak ere ageri dira ebaketan, alturai dagokienez eta irisgarritasunari dagokionez.














Modulo arinei dagokienez hauek lehen aipatu moduan funtzio ezberdinak hartuko dituzte eta horietariko bat kanpamendua da. Kanpamenduei dagokienez denek egitura bera izango dute eta itxiturari dagokiez bi mota ezberdin izango ditugu; funtzio heze (komuna, sukalde) zein lehorra ( gela ) izango denaren arabera. Kanpamenduaren kasuan, lehorrak izango dira guztiak eta kanpora zein barrura zurezkoa izango da, tartean lamina iragazgaitza eta isolamendua izango du. Kanpamendu modulo ezberdinak dira goialdean agertzen diren 3ak eta behealdean, irudikapen bat ikus dezakegu moduloa nola izango den jakiteko.












Modulo arinekin jarraituz, hurrengo irudian azoka-merkatua, negutegia, biltegia eta ibilbidea ageri dira. Azokari dagokionez, estalki bat izango du baina gainuntzean irekia izango da. Estalki arina izango du eta hau eguzkitik babesa sortzeko izango da. Izan ere, eguraldiak laguntzen ez duenean zein euria egiten duenean, eraikin sendo bat izango dugu eta honek funtzio ezberdinak hartuko dituenez bertan egin daiteke azoka.  Negutegiari dagokionez, plastiko moduko batez egingo da itxitura osoa, eta biltegiaren kasuan aldiz, itxitura osoa zurez egingo da. Ibilbidearen egitura zurezkoa da eta desmontagarria da eta behar denean montatu daiteena. Zurezkoa da eta oso egitura sinplea izango du.












Landetxeko oinei dagokionez, hauek hiru solairu izango dituzte. Lehenengo solairutik egingo da sarrera eta bertan eremu publiko izango da guztia moduloak izan ezik. Moduloek eremu pribatuak osatuko dituzte eta hauen ingurukoa publikoa izango da, eta eremu publiko ezberdinak lortuko genituzte; moduloen artekoak, altura bikoitzekoak... 3. solairuko eremuak berezienak dira eta hauek, eraikin finkoaren ebaketaren arabera ezberdinak izango dira. Moduloen dagokionez, hauen banaketak ezberdinak dira eta horrez gain, moduloek euren artean elkartzeko aukera izango dute.
















Hurrengo honetan, aurreko oin berdinak izango ditugu baina xehetasun maila altuago batean. Hemen ikusten da eraikin finkoaren arabera ditugu eremu itxi eta irekien arteko aukerak zein diren. Eremu ezberdinak eratzeko eta eraikin finkoaren itxitura aldakor zein funtzioaren arabera egokituko den bat lortu ahal izateko, panel mugikorrak planteatzen ditugu.


Itxiturari dagokionez, panel mugikor hauek beirazkoak izango dira eta hauek mugikorrak izanik, kanpora irekia den eremu bat lor dezake, itxia dena ala tartekoa. Barnean ere, eremuak euren artean banatu ahal izateko eta eremu ezberdinak lortu ahal izateko panel mugikorrak izango ditugu, baina hauek ez dira gardenak izango, eremuak bereiztu ahal izateko zurezkoak izango dira.


Itxiturarekin jarraitzeko, beirazko panel mugikorrez gain, zurezko xafla mugikorrak izango ditugu. Zurezko xafla hauek, laukizuzen modukoak dira eta beraz, hauek 90 gradu jiratuz eremu erdi itxi erdi ireki ala guztiz itxia lor dezakegu. Horrekin gain, zurezko itxitura osoa 90 gradu biratzeko aukera ere izango dugu, honela kanpora guztiz irekia dagoen eremua lortuko dugu eta eguzkitik babestuko gaitu.










Fatxada daukagu honako irudi honetan, eta hau egitura finkoaren araberakoa izango da. Fatxada aldakorra izanik, barnealdean ere eremu ezberdinak lortuko ditugu eta honek gure barne espazioa aberastuko du.


Bestetik, eraikin sendoko azken solairua ere izango du eta hemen ere eremu ezberdinak ageri dira; balkoiak izango ditugu iparralde zein hegoaldera eta hauek ere eremu aniztasuna sortuko du. Hauetara igotzeko eskilara ezberdinak izango ditugu, beste izaera bateko eremua baita goialdean daukagun hau.













Hauek dira orain artean aipatu ditugun eremu ezberdinak sortuko dituzten ebaketak. Landetxean hiruak erabiliko ditugu baina informazioan bi bakarrik. Hauek aukera ezberdin asko sortuko dituzte; balkoia, lehioen kokapen ezberdina, altura ezberdinak... Bestetik, moduloen kokapena dela eta eremu ezberdinak sortuko dira  eta hauek ez daudenean ere, emaitza ezberdinak lortuko ditugu.


Irudi hontan ageri da lehen aipaturiko zurezko xafla  jirakor eta birakorren detailea nolakoa izango litzateken. Alde batetik zurezko xafla bera jiratzen denean eta bestetik, zurezko itxitura osoa jiratzen denean.














Landetxean aipatu ditugun panel mugikorrez osatutako itxiturak eta zurezko xaflazko itxiturak ere informazioan berdin erabiliko ditugu Ebaketak ere berdinak izango dira hemen baina alturari dagokionez informazioan baxuagoa izango da. Hemen moduloak zeharka eta zuzen kokatu ditzazkegu eta honela eremuari dagokionez ere antolamendu ezberdinak sor ditzazkegu. Barnealdeko panel mugikorrak ere lehen aipaturikoak hemen erabiliko ditugu eta hauek ireki eta itxiz, espazio zabal zein banatuak lortuko ditugu













Azkenik irudi honetan dugu aipaturiko ebaketen detailea nola izango litzateken. Nola lortzen dugun hormigoia bistan geratzea eta barne eremua girotua izatea.
Bestetik, balkoia dugun ebaketetan hau  nola eraikiko den detailea ere izango dugu.













sábado, 5 de noviembre de 2011

minimotik maximorantz

Egitura sendo eta arinen arteko sailkapena egin ostean,


- egitura sendoa -  iraukorra


- egitura arina - aldakorra


eta hauen harremanak aztertu ostean 3 multzoz osaturiko proposamena egin dugu,


1multzoa, informazio gunea litzateke, hau urte osoan zehar egongo litzatekenez, iraunkorra izan litzateke eta beraz egitura sendoa.
Funtzio ezberdinak hartuko lituzke,
- informazioa
- merkatua
- hezkuntza
- bolatoki funtzioak
- biltegia
Funtzio ezberdin guzti hauek egitura berberak jasango lituzke eta hau itxitura ezberdinen bitartez lortuko litzateke.


2multzoa, urtaroen arabera ezberdina litzateke
- udaran, kanpamendua
- neguan, negutegia + biltegia
- puntuala, azoka + merkatua
Beraz egitura arin hau jarri eta kentzeko modukoa litzateke eta urtaroen arabera funtzio bat ala beste hartuko luke. Baina funtzio guztiak egitura berberarekin.


3multzoa, egitura sendoa eta iraunkorra litzateke eta hau urte osoan berdina izango litzateke inolako funtzio aldaketarik gabe.
Beraz hartuko luken funtzio bakarra landaetxearena litzateke.


Proposamen hau aisi eraztun osoan errepikatzeko modukoa litzateke eta beraz lau puntuetan ezartzeko modukoa da.
Hau honela, gune zentral batean ( 1 multzoa ) inguruan egitura arin aldakorra egongo litzateke ( 2 multoza ) eta azken hau egitura sendo iraunkor eta funtzio bakarrekoz inguratua ( 3 multzoa ).




miércoles, 19 de octubre de 2011

erabilera anitzeko egitura



Behin talde lana amaitu ostean eta Uribarri Arrazuarako programa egina genuen.
Bertan kanpamendu eta landetxeak jartzea da gure proposamena bertan hezkuntza bultzatzeko gainerako ibilbide osoan zehar bezala.
Hori dela eta, gaur egun dauden elementuak aztertzen hasi gara binaka, gure proposamena gehiago zehaztu baina lehen.
Gaur egun, eraikina (baserri modukoak),biltegiak, negutegiak, bolatokia (elkartzeko espazio publiko moduan) eta eliza daudela aztertu dugu.
Eta lehen esan bezala, guk jarri beharrekoak kanpamendua eta landetxeak dira eta baita ibilbideko beste puntuetan bezala merkatua ere.








Hauen artean lotura edo harreman bat bilatu dugu,
bi multzotan banatu ditugu esaterako. Alde batetik egitura sendodun eraikinak egongo lirateke eta bestetik berriz egitura arineko eraikinak.


Hori honela, ondorioztatu dugu egitura sendodunak irakunkorrak izan daitezkeela, hau da, urtetan zehar ez direla lekuz moituko eta beti erabiliko direla.
Bestetik ordea, egitura arindunak aldakor moduan hartu ditu. Hau da, egitura arineko eraikin hauek ez dira urte osoan erabiliko. Urtaroen arabera aldatzen joaten dira futzioz.








kanpamendua - hezkuntzarekin lotua dago eta hau usta garaian erabiliko da - udara beraz


azoka - puntuala izango da, ez da urtaroen araberakoa izango. Fetxa konkretu batzuetan ipiniko da
             eta beraz bere erabilera oso murritza izango da.


negutegiak, biltegiak - hauek gehien bat neguan erabiliko dira,
                                     negutegiak neguan eta biltegiak gehien bat ere neguan udarako usta garaiko  elementuak gorde ahal izateko




Beraz ondorioztatu dugu egitura finko batetik abiatuta urtaroen arabera funtzio guzti hauek ase ditzakegula.
Beraz, egitura batetatik abiatuta, urtaroen arabera erabilera ezberdinak izango ditugu.








 Proposamen hau noski ibilbide osorako erabilgarria izango da, hau da, ibilbide osorako programa litzateke.
Beraz, egitura bera izanik urte osoan zehar aldatuko litzatekeena itxitura litzateke.
Itxitura lekuan lekuko ezaugarri ala elementuz egitea interesgarria litzateke eta beraz ibilbide osoan esanguratsu edo garrantzitsuenak diren ezaugarriak ezberdinak direnez, lekuan lekuko itxiturak lortuko genituzke.
Honek honela ibilbideko puntu garrantzitsuenetako ezaugarriak indartuko lituzte eta beraz gure lehengo ideia ere bai.
















domingo, 16 de octubre de 2011

hezkuntza ezberdinen bateratzea

Hezkuntza aniztasunarekin osatu nahi genuen ibilbidea aztertu ondoren, lau gune ezberdinetan zatitzea erabaki dugu. Honela, ibilbide bat izango genuke baina 4 ezaugarri ezberdinetako eremuz osatukoa litzateke. Lau gune hauek, herri multzoak direlako eta gune bakoitzak bere ezaugarri esanguratsuak dituelako bereizi ditugu.
Lehenengo eremua, abelzaintza eta nekazaritzarekin lotu ditugu, hauek baitira zati honetarako ezaugarri nabarienak.
Bigarren eremua aldiz, zuhaitz eta mendiekin lotu dugu. Eremu honen kokapena dela-eta, hau baita eremua honen esanguratsuena.
Hirugarren eremua, ibilbidearekin lotu dugu, ingurua parke naturala eta mendia izanik, hau indartzeko
aukera ematen baitigu.
Azkenik, laugarren eremua; nekazaritza, ura eta mendiarekin lotu nahi izan dugu.


Lau eremu hauek lotzen dituen ibilbide anitza eremu ezberdinetatik pasako da beraz. Eremu bakoitzak lekuan lekuko ezaugarri esanguratsuenak izango ditu, eta beraz ezberdina izango dira eremu bakoitzak eskeiniko duen hezkuntza.
Irudi honetan azaltzen da eremu bakoitzak hartuko dituen herriak eta baita gure hezkuntza ibilbidea nondik pasatzen den ere.



Gure proposamena, ibilbidean barrena merkatu-azokak, etxe ruralak, kanpamentuak eta kanpinak kokatzea da. Honela, hauek emango lukete hezkuntzarako aukera eta beraz, hauei esker mugatua izango litzateke lurren erabilpena ere. Hauek egon ezean, hezkuntzara bideratutako lurrak gehiegi erabiliak izan eta suntsituak izango baitziren.
Hori honela, lau eremu horietako bakoitzean hauek kokatzen saiatu gara, bertako ezaugarriak aztertu ostean. Eta honako hau litzateke gure proposamena,


Bukatzeko, gure proposamena jarraituz gure eremuan interesgarriak diren puntuak aztertu ditugu.
Hauek lirateke beraz Uribarri Arrazua puntu esanguratsuenak.

viernes, 14 de octubre de 2011

hezkuntza aniztasunen ibilbidea

Gure herrixketan Gasteizek ez duen hori indartu nahi izan dugu, natura, aisia esaterako. Gure herrixkek kokaleku berezia dute, landa lurren amaieran eta mendien hasieran kokatzen dira, bi paisai ezberdinez inguratuak daude. Gure ideia izaera bereko herrixkak elkartu eta hauek indartzea denez, inguruko landa lurrak aztertu ditugu eraztun anitz bat sortzeko asmotan.



Landa lurren sailkapena egiteaz gain, gure herrixkak indartzen dituzten ezaugarri bereziak ere aztertu ditugu, hau ere, gure herrixkak lotuko dituen ibilbidea indartu nahian. Mugan dauden herrixkak aberatsenak iruditzen zaizkigu, mugan daudelarik ezaugarri ezberdin gehienak bertan elkartzen baitira.




Bi plano hauen ostean gunerik interesgarrienak bildu ditugu ibilbidea hauetatik pasatzeko asmoz. Jakina da errepide guztiak Gasteizen inguruan eginak daudela eta gure herrixkek arteko komunikazioa ez dela hain egokia. Baina aztertzen aritu ostean, bidezidor baten berri jakin dugu eta hau oso interesgarria iruditu zaigu gure ibilbidea bertatik pasatzea egokia baita.


Ibilbide osoan zehar bidezidorra jarraia ez den arren, ibilbidearen zati handi bat hartzen du.

Planoetan ikusi ditugun 3 arlo ezberdin hauek aztertu ostean, ondorioztatu dugu gure hezkuntza aisi eraztunaren ibilbidea nondik pasatzea izango litzateken egokiena.



Beraz, gure ideia HEZKUNTZA arlotik bideratu nahiko genuke. Ibilbide anitz bat izango litzateke hezkuntza ezberdinak lotzen dituena. HEZKUNTZA HAU, LEKUAN LEKUKO IZAERAKOA LITZATEKE.










sábado, 8 de octubre de 2011

mundu batetik bi mundu


Lehen azterketa egiten hasi ginenean ohartu ginen Gasteiz eta gure herrixkek jatorri bera izan zutela, hau da, abiapuntu beretik abiatu zirela. Sinbolo gisa, eliza eta bere elizatea hartu ditugu baina gauza gehioago ere izango zituzten harremanean, hala nola antolaketa irregularra, etxeen tipologia, elizate irregularrak... azken finean adierazi nahi duguna da gaur egun guztiz ezberdin diren bi herri izan arren, abiapuntu bera izan zutela.




Harremanean duten jatorri beretik abiatuta, hauek garatuz joan dira urteak aurrera joan diren einean eta orain bi mundu ezberdinekin topo egiten dugu. Oraingo irudian atzera joan gara eta gure abiapuntua ulergarri egiten duen irudikapen bat egin dugu. Bertan, abiapuntu berak azaldu nahi izan ditugu gaur egun arte izan dituzten garapenak alde batera utzirik.





Gasteiz inguruko landa lurzoruak irudikatzen dituen irudia da hurrengoa. Gure ideia aurrera eramatea indartzen duen beste alor bat dela iruditzen zaigu. Gainera, gurea mendi gunea izanik gure herrixkek kokapena dela-eta, lur mota ezberdinez inguratua dago, ez dute inguruan lur mota soil bat.





Beraz, abiapuntu beretik abiatutako bi herri motek gaur egun gauza ezberdinak eskein diezazkigukete. Jakina da Gasteizek alor askotan gure herrixkei gaindituko diela ( zerbitzuak, azpiegiturak...) baina gu bestelako faktore batzuk aztertzen saiatu gara gure herrixkak maila berean edo altuan jarriz. oraingo irudikapenean alderapen bat egin dugu Gasteizek eskein diezagukenarekin eta gure herrixkek eskein diezaguketenarekin beste aldetik. "positibo-negatibo" moduko irudikapen honek garbi erakusten du herri bakoitzak zer eskein diezaguken.




Bestetik, aurrera egiteko ezinbesteko den azpiegitura planoa egin dugu. Bertan argi ikusten da azpiegitura guztiak Gasteizi begira eginak daudela eta gure herrixketara radialki iristeko aukera besterik ez dagoela. Herrixkak ez daude beraien artean ondo komunikatuak eta horrek Gasteiza joatea areagotuko du.



Hurrengo irudian, gure herrixkek kokapena dela eta duten ezaugarri bat ageri da; gure herrixkak landa lurzoruen eta mendien artean kokatzen dira, hau da mugan daude. Landa lurzoruak amaitu eta mendiak hasten dira, bi lur mota guztiz ezberdin agertzen direlarik eta gure herrixkak bi hauen artean kokatzen dira.




Gure ideia edo nahia herrixkak eta Gasteiz maila berean jartzea da. Orain arte aztertu ditugun puntuak elkartuz alderaketa irudikapen bat egin dugu puntuak laburtuz eta leku bakoitzak duen alde positibo ala abantailak ageriaz. Honela herrixkak indartu eta hauek Gasteizen gainetik jartzea da gure helburu nagusia.



Azkenik gure helburua indartzeko proposamen bat egin dugu. Gure proposamena, gure ezaugarriak dituzten herriak elkartu, hau da, landa lurren eta mendien artean dauden herrixkak elkartu eta beraien artean eraztun moduko bat eratzea litzateke. Hau noski, Gasteizekin lotua egongo litzateke.
Beraz honela, herrixka bakoitzak bere ezaugarriak izanik eta herrixkak beren artean elkartuz askoz ere indar gehiago izango zuten eta honela aisi eraztun bat sortuko genuke. herrixkek honela indar gehiago izanik eta beraien artean komunikatuta egonik. Aisi eraztunaren eremu bakoitzean alor bat landuko genuke eta beraz, alor ezberdinak lantzen dituen aisi eraztun bat lortuko genuke.